Prozedura horretan parte hartu ahal izango dute lortu nahi duten kidegoan
sartzeko baldintza orokorrak eta berariazko baldintzak bete eta, horrez gain,
Foru Aldundietako Gizarte Ongizate Saileko, Lan eta Gizarte Gaietako
Ministerioko edo, hala egokituz gero, gai horretan eskuduntzak dituzten
gainerako autonomia-erkidegokoetako organo eskudunek gutxienez % 33ko urritasun
fisikoa aitortu diotenek, urritasuna irakaskuntzan aritzearekin bateraezina ez
bada.
Erreserba horretarako aukera parte hartzeko eskaeran egin beharko da, eta
berariaz adieraziko da horretarako eskatutako baldintza betetzen dela. Lanpostua
lortutakoan, eskumena duten organoen ziurtagirien bidez egiaztatu beharko da
adierazitako baldintza hori betetzen dela.
Ezinduei
erreserbaturikoen txandan lehiatzen diren izangaiek
ezin izango dute espezialitate bererako lehiatu beste prozesuren baten bitartez,
eta ezin izango dute prozeduraz aldatu gerora.
Goragoko talde bateko kidegoetara sartzeko prozedura
Prozesu honetan parte hartu ahal izango dute B taldean sailkatuta dauden
irakasle funtzionarioek, deialdian ezarritako baldintza orokorrak betetzeaz
gain, baldintza hauek egiaztatzen badituzte:
a) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko deialdi honetako
oinarrietan agertzen diren tituluetako bat duela.
b) Jatorrizko kidegoan gutxienez zortzi urte izan dela karrerako
funtzionario.
c) Lortu nahi duen lanpostuari dagokion 1. edo 2. hizkuntza-eskakizuna
duela.
Sarbide-prozedura hau aukeratzen dutenek ezingo dute beste prozedura
batetik parte hartu espezialitate bererako, eta ezingo dute prozedura aldatu
gerora.
Talde
bereko beste kidego batzuetara eta kidego horietako destino osagarrien mailetara
sartzeko prozedura
Prozedura horretan parte hartu ahal izango dute A taldeko irakasle
funtzionarioek, deialdian ezarritako baldintza orokorrak betetzeaz gain,
baldintza hauek egiaztatzen badituzte:
a) Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko deialdi
honetako oinarrietan agertzen diren tituluetako bat duela.
b) Lortu nahi duen lanpostuari dagokion 1. edo 2. hizkuntza-eskakizuna
duela.
Sarbide-prozedura hau aukeratzen dutenek ezingo dute beste prozedura
batetik parte hartu espezialitate bererako, eta ezingo dute prozedura aldatu
gerora.
Txanda guztietan:
Oinarri honetan aipatutako baldintza guztiak bete beharko dira eskaerak
aurkezteko epea amaitzean, eta karrerako funtzionarioaren kargua hartzeko
egunera arte bete beharko dira, gainera, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko
baldintzarena izan ezik, deialdi honetako 6.1.2. oinarrian aipatzen den
hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probaren emaitzak argitaratu aurretik eduki
eta egiaztatu behar baitira hizkuntza-eskakizunak.