SARRERA
Atal honetan oinarrizko zenbait kontzeptu aipatzen da, deialdian ageriko diren
kontzeptuak, alegia. Ondoko kontzeptuak argitu nahi dira, bereziki:
hizkuntza-eskakizunak (definizioak, eginkizunak, baliokidetasunak), Irakasleen
Kidegoa, eta abar.
Enplegu Publikoa
6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 23.1 artikuluan ezarri
duenez, Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza
baliabideen premiak, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako
eskaintzaz beteko dira.
Horrenbestez, enplegu publikorako eskaintza izango da Administrazio Publikoek
euren baitan hutsik dauden lanpostuak betetzeko erabiltzen duten prozedura.
Herri
Administrazioa gizartearen interes orokorren kudeatzaile izaki, Administraziora
sartzeko prozedurek honako printzipioak bete beharko dituzte: publizitatea,
berdintasuna, merezimendua eta gaitasuna; horregatik, hautaketa-prozesua legez
ezarritako bidetik eraman behar da aurrera, oinarrizko urrats hauek emanez:
-
Enplegu Publikorako Eskaintza onestea: hortxe zehazten dira bete beharreko
plazen kopurua eta ezaugarriak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
argitaratzen da.
-
Irakasleen Kidegoetan sartzeko hautaketa-proben deialdia egiteko
Agindua: hautaketa-prozesuaren definizio orokorra da, eta plaza guztietan du
eragina. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da.
-
Eskabideak aurkeztea.
-
Onartuen eta baztertuen zerrendak
-
Oposizio-aldia
-
Lehiaketa-aldia
-
Euskararen balorazioa
-
Amaierako kalifikazioak
-
Praktiketako funtzionarioak izendatzea
Irakaskuntzako
Kidegoak
Irakaskuntzako
funtzionarioak kidegoetan antolaturik daude, irakasten dituzten ikasgaien
arabera eta kidegoetara iristeko eskatzen den titulazio mailaren arabera.
Deialdi honetan hurrengo kidegoetako plazak eskaintzen dura:
Bigarren
Hezkuntzako irakasleen kidegokoa
Irakaskuntzako euskal
funtzio publikoaren antolamenduaren arabera, “A” sailkapen-multzoaren barruan
daude.
Hizkuntza-eskola
ofizialetako irakasleen kidegokoa
Irakaskuntzako euskal
funtzio publikoaren antolamenduaren arabera, “B” sailkapen-multzoaren barruan
daude.
Lanbide
Heziketako irakasle teknikoen kidegokoa
Irakaskuntzako euskal
funtzio publikoaren antolamenduaren arabera, “A” sailkapen-multzoaren barruan
daude.
Hizkuntza-eskakizunak
Hizkuntza-eskakizuna da lanpostu jakin baten zeregin guztiak euskaraz egin ahal
izateko behar den hizkuntza-ezagutzaren maila. Lanpostua lortzeko eta bertako
lana betetzeko beharrezko diren euskararen ezagutza mailek zehazten dituzte
irakaskuntzako lanpostuetako hizkuntza-eskakizunak.
Irakaskuntzako lanpostuei bi hizkuntza-eskakizun ezartzen zaizkie:
· 1.
hizkuntza-Eskakizuna (HE1): euskaraz edo euskara
irakasten ez duten irakasleek betetzeko irakaskuntzako lanpostuei ezarriko zaie,
baina euskara harreman-hizkuntza legez erabiltzeko behar den hizkuntza gaitasuna
bermatuko da.
· 2.
hizkuntza-Eskakizuna (HE2): euskaraz edo euskara
irakasten duten irakasleek betetzeko irakaskuntzako lanpostuei ezarriko zaie,
eta euskara harreman-hizkuntza eta irakaskuntza-hizkuntza legez erabiltzeko
behar den hizkuntza gaitasuna bermatuko da.
Eskainitako lanpostuek derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna (1. edo 2.), dute
esleituta.
fLortu nahi den lanpostuari ezarri zaion 1. edo 2. hizkuntza-eskakizuna
egiaztatzea beharrezkoa izango da, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren 7.
artikuluan eta uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuaren 5. artikuluan otsailaren
19ko 2/1993 Legearen hamabosgarren xedapen gehigarrian xedatu duenarekin lotuta
aurreikusitakoaren arabera.
Dena den, aipatutako 47/1993 Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian
ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa Sailaren mendeko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako/OHOko eta
Irakaskuntza Ertainetako ikastetxe publikoetako bitarteko irakasleek eta aldi
baterako irakasle kontratatuek Dekretu hori indarrean sartzen denean (1993ko
apirilaren 3a) funtzionarioaren izaera lortzen badute, epe hauek izango dituzte
egiaztatzeko:
.hiru urteko epea jabetza hartzen dutenetik, euskaraz irakasten badute edo
euskarazko izendapenarekin irakasten ari badira eta berehalako derrigortasuneko
2. hizkuntza-eskakizuneko lanpostuetan hasten badira.
.3
urteko epea jabetza hartzen dutenetik, berehalako derrigortasuneko 1.
hizkuntza-eskakizuneko lanpostuetan hasten badira.
.5
urteko epea berehalako derrigortasunik ez duten lanpostuetan hasten badira.
Halaber,
182/2002 Dekretuko lehen xedapen gehigarriaren arabera, Dekretua indarrean
sartzean (2002ko abuztuaren 14an) Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan araubide
bereziko irakaskuntzetako lanpostuetan dauden bitarteko irakasleak eta aldi
baterako irakasle kontratatuak irakaskuntza horietako kidegoetako 1. hizkuntza-eskakizuneko
lanpostuetako karrerako funtzionario izatera iritsi ahal izango dira, baldintza
hori bete ez arren, eta hiru urteko epea izango dute karrerako funtzionario
izendatzen dituztenetik, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko.
Hautaketa-prozesu honetan hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko honako bideei
jarraituko zaie:
a)
Hautaketa-prozesuan HE1 eta HE2 egiaztatzeko berariaz egingo diren probak
gainditzea, aukeratzen den espezialitatearen arabera.
b)
Zein egokitzen den, HE1 eta HE2 egiaztatzeko agiria aurkeztea.
c)
Aurkezten den espezialitatearen Hizkuntza-eskakizunarekin homologaturik dagoen
hizkuntza-egiaztagiriren bat dutela adierazteko dokumentazioa aurkeztea.
Hizkuntza-eskakizunekin homologaturik dauden egiaztagiri eta tituluak
Irakaskuntzako Euskal Administrazioan hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko
ondorioetarako, honako titulu eta egiaztagiriak irakaskuntzako
hizkuntza-eskakizunen baliokidetzat hartuko dira:
·
HE2:
a)
Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Gaitasun Agiria, EGA
b) Euskaltzaindiaren "D" titulua
c) Nafarroako Gobernuaren EGA egiaztagiria (eta Gobernu horrek bere eremuan
ezarri dituen EGAren baliokideak).
d) Labayru Ikastegiaren egiaztagiria (3. maila), 82/9/9 baino lehenago aterata.
e) EAEko Hizkuntza Eskola Ofizialetako Euskararen Gaitasuneko Egiaztagiria.
f) Madrilgo Hizkuntza Eskola Ofizial Zentraleko Euskararen Gaitasuneko
Egiaztagiria.
g) Euskal Filologia Lizentzia.
h) Euskal Filologia espezialitateko Irakasle Diplomatura.
i) Bizkaiko Irakasleen Unibertsitate Eskola Publikoan 1985az geroztik euskal
adarrean lortutako Irakasle Diplomatura.
j) Gipuzkoako Irakasleen Unibertsitate Eskola Publikoan 1985az geroztik euskal
adarrean lortutako Irakasle Diplomatura.
k) Donostiako Elizbarrutiko Irakasleen Eskolan 1984az geroztik euskal adarrean
lortutako Irakasle Diplomatura.
l) Eskoriatzako Irakasleen Eskolan 1984az geroztik euskal adarrean lortutako
Irakasle-Diplomatura.
m) EIT
n) EAEko Administrazio Orokorreko 3. hizkuntza-eskakizuna.
·
HE1:
a)
EAEko Hizkuntza Eskola Ofizialetako 4. kurtsoa.
b) GUMA.
c) IGA.
1.
hizkuntza-eskakizuna
Hura daukaten irakasleak, besteak beste, honetarako gauza izango dira:
· Ikasleekin bakarka edo taldean irakaskuntza jarduerarekin zerikusia duten
gaiez euskaraz hitz egiteko: besteak beste, jokabideaz, motibazioaz, ikasketetan
lortutako emaitzez, beste ikasle batzuekin eta irakasleekin izandako arazoez eta
ikasketak egiteko familiako giroaz.
·
Ikasleekin bakarka edo taldean beren adineko arazoekin eta interes bereziekin
zerikusia duten gaiez euskaraz hitz egiteko: familiako arazoez, adiskidetasunaz,
nortasunaz, zein bere heldutasunerako bidean izan dezaketen beste edozein
arazoz.
·
Gurasoekin, irakasleekin eta hezkuntza administrazioko langileekin, hizkuntza
maila egokian, nahiz eta teknikoa ez izan, honako gaiez euskaraz hitz egiteko
gaitasuna: eskolaren funtzionamenduaz, helburuez, jokabide pedagogikoaz,
ikasturteko programaz, kurtsoari eta zehazki ikasleari buruzko iritziaz,
eskolako orduko eta orduz kanpoko jarduerez, ebaluaketarako irizpideez,
lortutako emaitzez eta, oro har, pedagogia lanari eta ikastetxearen
funtzionamenduari buruzko gaiez.
2.
hizkuntza-eskakizuna
Hura daukaten irakasleak, besteak beste, honetarako gauza izango dira:
· HE1erako zehaztutakoa euskaraz egiteko.
· Haren ikasgaiko edo alorreko irakaskuntzak euskaraz emateko ikasleei, bakarka,
zein taldeka, dela azalpena magistrala eginez, dela gelan eztabaida sortuaz eta
jasotako galderei erantzunez.
·
Eskolak prestatzeko edo ikasleek irakurtzeko probetxugarriak izan daitezkeen
euskarazko argitalpenak, programa ofizialak, testu liburuak, kontsulta liburuak,
artikuluak eta abar ulertzeko.
· Irakasgaiarekin zerikusia izanik eskolak prestatzeko probetxugarria izan
daitekeen ahozko materiala euskaraz ulertzeko (besteak beste, pelikulak,
bideoak, zintak, irratsaioak).
· Programa orokorrak eta bakoitzaren alorreko programazioa euskaraz idazteko.
· Eskolak emateko behar diren fitxak, apunteak, materialak, ariketak,
ebaluazioko ariketak eta abar euskaraz idazteko.
· Ariketen zuzenketa, txostenen idazketa eta ikasleen lana balioztatzeko beste
edozein jarduera euskaraz egiteko.
|