Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Elikadura Katearen salaketak

Deskribapena


Elikadura katearen Salaketen Postontzia herritarren eskura dagoen tresna bat da, Elikadura katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 12/20213 Legearen aurkakotzat har daitekeen gertaeraren baten berri duen edozein pertsonak, enpresak, sindikatuk edo ekoizleen edo kontsumitzaileen elkartek Betearazpen Agintaritzari horren berri eman ahal izateko. Agintaritza hori, Euskadin, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza da.

Elikadura katearen legean jasotako Ikuskapen Unitateak sekretupean gorde beharko ditu bere kargua dela-eta ezagutzen dituen gaiak, bai eta bere eginkizunak betetzean ezagutu dituen datuak, txostenak, salaketen jatorria eta aurrekariak ere.

Administrazio publiko eskudunak behar diren neurri guztiak hartuko ditu salatzailearen nortasuna une oro babesteko, baita beste edozein informazio behar bezala babesteko ere, salatzailearen iritziz hura zabaltzea bere intereserako kaltegarria bada edo, elkarteen kasuan, kideen edo hornitzaileen intereserako kaltegarritzat jotzen badute.

Nori dago zuzenduta


Elikadura katearen funtzionamendua hobetzeko neurriei buruzko abuztuaren 2ko 12/20213 Legearen aurkakotzat har daitekeen gertaeraren baten berri duen edozein pertsonak, enpresak, sindikatuk edo ekoizleen edo kontsumitzaileen elkartek horren berri eman ahal izango dio agintaritza betearazleari.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Elikakatearen Ikuskapen Unitatea

Emaila: katea@euskadi.eus

Telefonoa: 945 01 63 58

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

Salaketa aurkeztea


Salaketa formalizatzeko, informazio hau eskatzen da:

1. Salatzailearen identifikazioa, hau da, salaketa jartzen duen pertsonaren edo haren legezko ordezkariaren datuak. Ezin dira anonimoak izan.

Formularioan, salaketa jartzen duen pertsonari dagokion "sexua" eremua bete behar da. Datu hori estatistika-arrazoiengatik baino ez da behar.

2. Salatuaren identifikazioa, salatutako enpresari, erakundeari edo pertsonari buruzko informazioarekin. Salatu bat edo gehiago izan daitezke.

3. Salatzen ari diren jarduera/egoera/inguruabar/ez-betetzearen... azalpena, salatutako gertakariei buruzko dokumentuekin batera (kontratuak, fakturak, albaranak, gutunak, etab.).

4. Jarduera, egoera, inguruabar edo ustezko ez-betetze horiek gertatu diren datak.

Salaketaren jakinarazpenak jasotzen ez badu deskribatutako gutxieneko elementuren bat, EAEko Agintaritza Betearazleak informazioa osatzeko eskatuko dio salatzaileari, salaketa gisa izapidetu ahal izateko.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.