Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

[Elikadura Kateko sektoreei ez ohiko laguntzak]  Elikadura Kateko sektoreei zuzeneko laguntzak ematea, Ukrainaren inbasioak eragindako testuinguru ekonomikoak eragin handia izan baitu

ZERBITZU-TALDEKATZEA
Xedea

Elikadura Kateko sektoreei ez ohiko laguntzak ematea, Ukrainaren inbasioak eragindako testuinguru ekonomikoak eragin handia izan duelako. Laguntza horien helburua da egonkortasuna ematea Ukrainaren inbasioaren ondorioek eragin handia izan duten hainbat sektoreren egungo egoerari.

Laguntza horiek itzuli beharrik gabeko dirulaguntzatzat hartuko dira.

Laguntza horiek 1. eta 2. lerroetarako emango dira, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren arabera. Funts hori Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduak arautzen du. Enpresei eman beharreko laguntzaren zenbateko osoa ez da 300.000 €baino handiagoa izango enpresa bakoitzeko, enpresak dituen establezimenduen kopurua alde batera utzita.

Laguntza horiek 3,4,5, 6 eta 7. lerroetarako emango dira, 2022ko martxoaren 23ko Krisialdiaren Aldi Baterako Esparruaren arabera. Esparru hori Errusiak Ukrainaren aurka egindako erasoaren ondoren ekonomia babesteko Estatuaren laguntza-neurriei buruzkoa da. Erakunde eskatzaile bakoitzeko gehieneko laguntza 400.000 eurokoa izango da.