Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan finantza-laguntzak (Sendotu programa 2023-2024)

[Sendotu]

Deskribapena


Xedea

Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetako inbertsio-proiektuak sustatzea. Horiek finantzaketaren esparruan egituratuko dira, Finantzen Euskal Institutuak finantza-erakundeekiko lankidetzan eman beharreko maileguen bermeak eskainiz, horiek baitira laguntzen euskarria.

Planteatzen diren laguntza-lerroak ondorengo hauek dira:

a) Finantza-laguntzen lerroa: bermeak emango zaizkie nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako ETE kotizatu gabeek aurkeztutako arrisku-finantzaketako hasierako inbertsioen proiektuei. Laguntzok Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren (EB) hirugarren kapituluko hirugarren sekzioan daude jasota. Erregelamendu horrek laguntza kategoria batzuk Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen ditu.

b) Finantza-laguntzen lerroa: bermeak emango zaizkie nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako enpresek aurkeztutako inbertsio-proiektuei. Laguntzok minimis erregelamendu hauetan daude jasota: abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Batzordearen Erregelamendua, Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa; abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Batzordearen Erregelamendua, nekazaritza-sektorerako Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa; eta ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Batzordearen Erregelamendua, arrantza- eta akuikultura-sektorerako Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa. 

c) Interes-tasen hobaria, finantza-kostua murrizteko, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren kontura, nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako enpresentzako finantzaketa-lerroaren barnean. Laguntzok minimis erregelamendu hauetan daude jasota: abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Batzordearen Erregelamendua, Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa; abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Batzordearen Erregelamendua, nekazaritza-sektorerako Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa; eta ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Batzordearen Erregelamendua, arrantza- eta akuikultura- sektorerako Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa.

Sendotu laguntzak finantziatzeko, hurrengo erakundea hauek Finantzen Euskal Institutuarekin kolaboratzen dute orain arte:

- Laboral Kutxa

- Kutxabank

- Caja Rural de Navarra

Laguntzen eskabideak betetzeko eskuliburua erabiltzaileentzat

Aurrekontuko zuzkidura

3.868.000 €

Prestazio ekonomikoa

Finantza-bermeen bidezko arrisku-finantzaketako lerroak: 15.250.000 euro, Finantzen Euskal Institutuak, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak eta Finantza Erakunde laguntzaileek izenpetutako Lankidetza Hitzarmenaren esparruan formaliza¬tuko dira.

Finantza-kostua murriztearren interes-tasetarako hobari gisa ematekoak diren laguntzen gehieneko zenbatekoa 300.000 euro izango da.

Berme-funtsak estaldura emango dio, maileguz mailegu, programan parte hartzen duen finantza-erakunde laguntzaile bakoitzak formalizatutako mailegu-zorroko kobraezin bakoitzaren % 80ari, finantza-erakunde laguntzaile bakoitzak eta/edo Finantzen Euskal Institutuak formalizatutako zenbateko nominal osoaren % 20ko mugarekin.

Agindu honen bidez esleitzen diren laguntzak bateragarriak izango dira agindu honetan aurreikusten diren helburu berak dituzten eta diruz lagun daitezkeen ekintza berak gauzatzeko jasotzen den beste edozein laguntza publikorekin, betiere, horien baturak ez duenean gaindi-tzen kasu bakoitzerako zehazten den laguntzaren intentsitatea, ez 651/2014 (EB) Erregelamenduan, ez minimis erregelamenduetan.

Ordainketa-modua:

Laguntzak esleitzeko, ondoz ondoko konkurrentziaren prozedura erabiliko da; hau da, eskabideak aurkezteko unearen hurrenkerari errepara­tuko zaio, eta, ezarritako funts guztiak  amaitzen diren arte esleituko zaizkie laguntzak agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaile guztiei.

Nori dago zuzenduta


Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduko laguntza-lerroa arriskua finantzatzeko

Enpresa pribatuak, direla pertsona fisikoak edo juridikoak, enpresa txiki edo ertain kotizatugabearen kategoria dutenak, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetakoak direnak, eta arriskuko finantzaketako hasierako inbertsioaren unean ondorengo baldintza hauetako bat behintzat betetzen dutenak:

- ezein merkatutan eragiketarik ez egin izatea;

- beren lehenengo merkataritza-salmentaz geroztik edozein merkatutan eragiketak egiten zazpi urte baino gutxiago eramatea;

- arriskuko finantzaketako hasierako inbertsio bat behar izatea; geografiaren edo produktuen aldetik berria den merkatu batean sartzeko asmoz egindako negozio-plan batean oinarrituta, inbertsio horrek azken bost urteko urteko negozio-bolumenaren batez bestekoaren % 50 baino gehiago izan behar du.

Minimis Erregelamenduetako arriskua finantzatzeko laguntzen lerrorako

Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai edo landa-garapeneko sektoreetako kide diren pertsona fisiko edo juridiko pribatuak.

Finantza-kostua murrizteko, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren kontura, nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako enpresentzako finantzaketa-lerroaren barnean

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira finantza-laguntzak nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan maileguak bermatzeko eta finantza-kostuak murrizteko (Sendotu 2019-2020 Programa), 2019ko azaroaren 19ko aginduaren II. kapituluan araututako bermeak emateari loturiko laguntzen onuradun izan diren enpresa pribatuak, izan pertsona fisiko edo juridiko.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Nerea Martinez Pérez

Tfnoa: 945 01 96 32

Emaila: Nerea-martinezperez@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1028005

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Finantza-bermez hornitutako mailegu-eragiketaren eskabidea aurkezten den egunaren ondoren gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Inbertsioa gauzatu izanaren justifikazioa


Inbertsioa eskaeran ezarritako epe barruan egin beharko da.

Onartutako inbertsioa justifikatzeko, eta horren araberako, maileguaren bermea eman zenez, enpresa onuradunak Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzara bidali behar du ondoko dokumentazio hau:

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Beste tramite batzuk