Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

EUTR Agenteen Erregistroa

Zura basoak legez kanpo moztu ondoren merkaturatzea izugarrizko ingurumen-arazoa da nazioartean, garapen-bidean dauden herrialde zur-esportatzaileetan.

Zuraren legez kontrako salerosketaren aurka egiteko, Europako Batzordeak legeak aplikatzeari, gobernantzari eta basogintzako merkataritzari buruzko Ekintza Plan bat (FLEGT) proposatu du eta, modu osagarrian, 2010. urtean Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren urriaren 20ko 995/2010 Erregelamendua onartu zen, zeinaren bidez zura eta zurezko produktuak merkaturatzen dituzten agenteen betebeharrak ezartzen baitira (“EBko Zuraren erregelamendua” bezala ere ezagutzen da; EUTR ingelesezko siglen arabera).

2015eko abenduaren 11n Zura eta zurezko produktuak merkaturatzearen legezkotasuna bermatzeko abenduaren 4ko 1088/2015 Errege Dekretua argitaratu zen, FLEGT erregelamenduak eta zurarenak (EUTR ingelesezko siglen arabera) aplikatzeko behar diren xedapenak ezartzeko helburuarekin. Horretarako, agintaritza eskudun gisa, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren Nekazaritzako eta Landa Garapeneko eta Baso Politikako Zuzendaritza Nagusia izendatu zen. Hala ere, Europan zura edo zurezko produktuak komertzializatzen dituzten operadore ekonomikoei egingo zaizkien kontrolak industriaren izen soziala dagoen autonomia erkidegoko agintaritza eskudunek egingo dituzte.

Arreta egokia eta trazabilitate-betebeharra

Hurrengook dira agenteak

- Zura edo zurezko produktuak barne-merkatuan lehen aldiz komertzializatzen dituen edozein pertsona fisiko edo juridikoa.

Agenteak tipologia honen arabera sailkatzen dira:

1. agentea: Basoen jabeak (pribatuak zein publikoak), errematatzaile gisa jarduten direnak (kargalekuko salmenta).

2. agentea: Baso-errematatzaileak edo baso-jabeak (pribatuak zein publikoak), beren basotik edo baso-azaleratik kanpo lortutako zurezko produktuak komertzializatzen dituztenak.

3. agentea: Zura edo zurezko produktuak EBtik kanpo inportatzen dituzten baso-industriak edo baso-enpresak, baldin eta inportatutakoaren bolumenaren % 70 gutxienez, aitortuta dagoen zaintza-kateko sistemaz edo legez kontrolatutako erakunde baten ziurtagiri baliokide baten bidez ziurtatzen bada.

4. agentea: Zura edo zurezko produktuak EBtik kanpo inportatzen dituzten baso-industriak edo baso-enpresak, baldin eta inportatutakoaren bolumenaren % 70 baino gutxiago ziurtatzen bada aitortuta dagoen zaintza-kateko sistemaz edo legez kontrolatutako erakunde baten ziurtagiri baliokide baten bidez.

Agenteen betebeharrak

1. Arreta egokiko sistema bat izatea

Agente guztiek izan beharko dute arreta egokiko sistema bat, eta mantentze-lanak eta aldizkako ebaluazioa agenteak berak egin beharko ditu edo Europako Batzordeak aitortutako ikuskapen-erakunde baten bidez egingo da.

Arau hauek arautzen dute arreta egokia, EUTR Erregelamendua eta eta hura garatzeko araudia, zehazki Batzordearen uztailaren 6ko 607/2012 EE Erregelamendua, arau zehatzei buruzkoa, arreta egokiko sistemari dagokionez eta ikuskapen-erakundeei egingo zaizkien eta EUTR erregelamenduan jasota dauden kontrolen maiztasunari eta izaerari dagokienez.

Baskegur-en Bidezko Ardurako sistemaren gaineko aurkezpena

2. Erantzukizunpeko adierazpena egitea

Agenteek erantzukizunpeko adierazpena egin beharko dute, zeina egoitza soziala duten autonomia erkidegoko organo eskudunean aurkeztu beharko baitute.

Adierazpen hau urtean behin aurkeztu behar da: aurreko ekitaldiko datuak jasota, eta urte horretako martxoaren 31 baino lehen. Horretarako ezarrita dauden kanal bietako bat erabili behar da:

a) Kanal elektronikoa:

EUTR informatika-sistema, Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Landa-garapen eta Baso Politika Zuzendaritza Nagusiaren aplikazioa. (EAEko agintaritza eskudunen aurrean ere aurkeztu dela joko da).

Aplikazioan sartzeko esteka

b) Aurrez aurreko kanala:

Idatzita.

Erantzukizunpeko adierazpeneko formularioa

Bidali egindako erantzukizunpeko adierazpena helbide elektroniko honetara: calimentaria@euskadi.eus

Emailez bidali ondoren, erantzukizunpeko adierazpena, sinatuta eta zigilua jarrita, posta ziurtatuaz bidali behar da posta-helbide honetara:

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Donostia-San Sebastian kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Hurrengook dira merkatariak

EUTR Erregelamenduaren arabera, honako hau da merkataria: edozein pertsona fisiko edo juridiko, zeinak, merkataritza-jarduera baten barruan, aldez aurretik Europako barne-merkatuan komertzializatutako zura edo zurezko produktuak saltzen edo erosten baititu.

Merkatarien betebeharrak

Merkatari guztiek gai izan beharko dute identifikatzeko, hornikuntza-kate osoan, zurez edo zurezko produktuez hornitu duten agenteak edo merkatariak eta, hala dagokionean, beraiek zurez edo zurezko produktuez hornitu dituzten merkatariak. Informazio hori bost urtez gorde beharko dute, agintaritza eskudunei emateko haiek hala eskatuz gero.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Mari Carmen González Hernández
Tlfnoa: 945 01 96 39
Faxa: 945 01 97 02

Esteka interesgarriak

Jatorria zein den, honako webgune hauek lagungarriak izan daitezke, informazioa lortzeko:

Europako Batzordea

Mozketa ilegala /Eragin plana

Zuraren gaineko Europako erregulazioa

Europako Baso-Institutua

MAPAMA: Landa-garapen eta Basoko Politika Zuzendaritza Nagusia

Zuraren eta legalki aprobetxatutako zuraren produktu deribatuen merkaturatzea

Zuraren eta legalki aprobetxatutako zuraren produktuen merkaturatzea ziurtatzeko neurriak

Espainian FLEGT-a eta zuraren araudien aplikazioa

Autonomia-Erkidegoak izendatutako agintari eskudunak

GKE eta beste erakunde batzuk

Nazioarteko Gardentasuna: Herrialdeei antzemandako ustelkeria-indizeen emaitzak erakusten ditu web-orri horrek.

Nazioarteko zereginetarako Institutu Independentea: Chatham House-ren ataria da, informazioa eskuratzeko web-orri nagusietako bat.

Zuraren Merkatarien elkartea (AEIM): Asociación de Comerciantes de Madera elkarteak egin du Madera Legal (legezko zura) izeneko web-orria. Zura legez kanpo merkaturatzeko arriskuaren arabera zerrendatuta daude herrialdeak.

Forest Legality: Forest Legality web-orri horren bitartez, hainbat herrialdetako baso-aprobetxamenduei buruzko arriskuak eta informazio osagarria jakinarazten da.

WWF: World Wildlife Fund-ek egin du, eta baso-jarduketak, zura ekoizteko jarduerak eta merkataritza-jarduerak legezkoak diren ebaluatzeko erreferentzia da.

Zur-Merkataritzako Europako Federazioa: European Timber Trade Federation erakundeak honako xede hauek ditu: nazioarteko merkataritzaren legezkotasunari buruzko zalantzak argitzea; herrialdeko legezkotasun-esparrua ezartzea; eta jatorrizko herrialdean legezkotasuna bermatzeko behar diren gako-dokumentuak eta egurra esportatu bitartean eduki behar direnak azaltzea.

Munduko Baliabideen Institutua: World Resources Institute erakundeak zuzentzen du. Web-orri horretan datu-base bat bildu da, eta informazioa biltzen du Erdialdeko Afrikako herrialdeetan –esaterako, Kamerunen, Afrika Erdiko Errepublikan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Gabonen– jardunean dauden aprobetxamendu-emakidei eta eraldatzaileei buruz. Emakidei buruzko informazioa dago, bai eta emakidei lotutako hainbat agiri ere.

BVRioko Zur Poltsa: Brasilgo BVRio institutuaren webgunea da. Partida bateko datuak sartzen ditu (AUTEF edo AUTEX), eta datu-baseak behar adinako arreta elektronikoarekin kudeatzen ditu. Oso interesgarria da, Brasilgo produktuen ikuspegitik: hutsegiteak aurkitu ahal dira zaintza-katean, eta Brasilgo erakunde publikoek ezarritako zehapenak bilatu ahal dira.

Zur-Merkataritzako Europako Federazioa: Atari horretako atal batean herrialdeen araberako fitxak jasota daude, eta fitxetan azaltzen dira herrialdeei gutxienez eskatu ahal zaizkien legezko eskakizunak. Horrez gain, espezieak edo produktuak bilatu ahal dira, legezkotasuna egiaztatu ahal izateko.

Ingurunearen-Ikerketa Agentzia: GKE independentea da. Sarbide murriztuko atal bat dauka, eta bertan informazio oso garrantzitsua biltzen du, enpresei eta hornitzaileei buruzko kasu zehatzen gainean.

Lekuko Globala: GKE independentea

Logging off: Web-orrian dokumentu mota guztiak kontsultatu ahal dira; besteak beste, FLEGT lizentzien prozesuari lotutako borondatezko akordioen egoera.

CITES: CITES espezieen zerrenda

Zerrenda gorria: espezie mehatxuen zerrenda

Bizitzaren katalogoa: espezieen katalogoa

Forest Stewardship Council (FSC):  Forest Stewardship Council erakundearen web-orri horrek balio handia dauka: herrialdeen araberako arriskuaren ebaluazioa bost punturen arabera egiten du (legezkotasuna, eskubide zibilak, gune babestuak, lurraren erabileraren aldaketak, genetikoki eraldatutako organismoak). Puntu bakoitzari maila txikia, handia edo zehaztu gabea esleitzen dio ebaluazioan; horrez gain, urratzen dituzten legeak xehetasunez aztertzen ditu.

NEPCon: Nepcon erakundeak aukera ematen du bere Behar Adinako Arretaren Sistema webgune horretatik doan deskargatzeko. Horrez gain, herrialde esportatzaile bakoitzari buruzko informazioa laburbilduta dago fitxetan. Horrekin batera, jatorrian legezkotasuna egiaztatzeko arazoak eta hainbat irtenbide ere azaltzen dira.

NEPCon arriskua estatuka: Tresna horrek arriskua ebaluatzen du, herrialdearen arabera. Arlo horretako tresna handienetako bat dela jotzen da.

Azken aldaketako data: