Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Vitoria-Gazteizko hego tranbia

Gasteizko tranbiaren azpiegituraren geltokia
Tranbiaren trazatua hegoalderantz luzatzearen ondorioz, trazatuak 1,4 kilometro gehiago ditu

2020ko otsailaren 15tik, tranbiaren trazatua hegoalderantz luzatzearen ondorioz, trazatuak 1,4 kilometro gehiago ditu. Trazatua diseinatzeko orduan, Floridako geralekuan abiatuta etorkizunean linea Salburuarantz luzatzeko aukerak izan dira kontuan. Izan ere, jarduketa horretan, Salburuako norabidea izango duen maniobratarako ?mahuka-trenbidea? ere jaso da.

Luzapenaren abiapuntua, Angulemako geltokiaren ondoren aurkitu dezakegu. Bertatik, egungo galtzadari jarraituz, Florida kaletik luzatzen da, ezkerrerantz egiten duen biraketa leunaren bitartez. Ondoren eskuinerantz harzen du eta Adifen trenbide ezponda gurutzatzen du, horretarako zabaldu egin behar izan den Las Trianas zubitik. Hortik Castro Urdiales kaletik jarraizen du, eta ondoren Nieves Cano kaletik, Martínez de Aragon kalean amaizeko.

Onurak

Baimenduko du

HEGOALDEKO luzapena laburra da, baina Lakuatik edo Abetxukotik unibertsitatera joateko aukera emango duen lotura eratzen du. Horrez gain, tranbiaren eta BEA-BEIren arteko trukaketarako puntua izango da.

Jasangarria

Tranbia batek hiru autobusek eta 130 ibilgailu partikularrek adina pertsona garraiatzeko ahalmena du, ibilgailuak baino 15 bider energia gutxiago kontsumituz eta CO2 zero emisiorekin.

Irisgarria

Nasetarako sarbidea zuzenean kaleko mailatik edo arrapalen bitartez. Geltokiek eserlekuak, babeserako markesinak eta makina automatikoak dituzte.

Tranbiaren azpiegitura
Tranbia trenbidean

Intereseko bestelako informazioa

2017ko azaroan, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak osatutako tranbiaren jarraipenerako batzordeak eraikuntza proiektuaren aldaketa baimendu zuen.

Herritarren sentsibilitateari erantzunez erabakitako aldaketen artean, aurreikusitako lau geralekuetatik bat kentzea azpimarratu behar da: Intermodal-Trianas. Horrela, Las Trianaseko zubia hiru metro baino ez da handitu behar izan. Halaber, Nieves Cano kaleko trazatuaren 375 metro linealak trenbide bakarrekoak dira, hasierako planean trenbide bikoitza aurreikusi bazen ere.

Datu interesgarriak

Tarteak

Tarte berriak hiru geraleku izango ditu: Florida, Hegoalde eta Unibertsitatea.

Konexioa

Vitoria-Gasteizko mugikortasun integraleko planaren fase estrategikoa da, tranbia BEA-BEIrekin (Bus Elektriko Adimentsua) lotzeko aukera emango baitu, hiriaren eraztuna osatuz, Iparralde-Hegoalde lotura erraztuz.

Erabiltzaileak

Vitoria-Gasteizko tranbiak erabilera eta balorazio marka guztiak gainditu ditu: 8,3 milioi erabiltzaile 2019an.

Azken aldaketako data: