Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskal Autonomia Erkidegoak %220 gehiago fakturatu zuen 2016ko lehen hiruhilekoan Txinara saldutako ardoagatik
Euskadiko Ardo Esportazioak - 2016ko martxoaren txostenak

• Euskal Autonomia Erkidegoak %7,2 handitu zuen ardoaren esportazioa lehen hiruhilekoan, 14,2 milioi litrora iristeraino, eta %11,3 gehiago fakturatu zuen, ia 47 milioi euro lortzeraino, orain arteko martxorik onena erregistratuta.

• Sarreretan 2015eko lehen hiruhilekoan baino 4,75 milioi euro gehiago lortu dira, batez ere Txinako garapen bikainari esker, eta Estatu Batu, Holanda, Erresuma Batu eta Alemanian ere oso datu onak lortu dira. Aitzitik, Belgika, Suedia edo Austriara egindako salmentak dezente jaitsi dira.

• Euskal Autonomia Erkidegoak ardoaren esportazioan faktura zuen 100 euroko 82 jatorri izendapeneko ardo ontziratuen salmentatik eskuratu zuen; horiek balio erantsi handiko ardoak dira, eta hazkunde globalaren liderrak izan ziren, apardunekin batera.

• Euskal ardoek estatuko batez bestekoak baino askoz hobeto eboluzionatu zuten, litroko 3,29 euroko prezioan batez beste, hau da, Espainiakoa halako hiru, estatuan litroko 1,10 euroan saldu baitzen.

Txostena: Euskadiko ardo esportazioak - 2016ko martxoa