• Salmentek %5,4 egin zuten gora bolumenean eta %4,4 balioan, lehenengo aldiz 200 milioi euroko diru sarrerak gaindituta, seigarren urtez jarraian gora egin ondoren. • Jatorri izendapena duten ardo ontziratuek, zeinak esportazioen %84 baitira, 107,5 milioi eurora arteko igoera globala markatu zuten; 155,9 milioi ardo beltz eta gorriei dagozkie eta 14,6 milioi, berriz, ardo zuriei. Adierazpenik gabeko ontziratuek ere garapen bikaina izan zuten. • Euskadi balio erantsi handiagoko ardoetara zuzentzen ditu bere salmentak, eta horren ondorioz esportazioko batez besteko prezioa 3,50 €/litro-koa izan zen (-3 zentimo), Espainiako batez besteko prezioak baino hiru aldiz handiago, Espainian solteko produktuaren kuota handiagoa denez prezioa 1,10 €/litro-koa izan baitzen (-4 zentimo). • Suitza, Belgika, Txina eta Kanada izan ziren euskal ardoen hazkundearen eragile nagusiak; Erresuma Batua berriro izan zen gehien gastatzen duen herrialdea eta Frantzia, berriz, ardorik merkeenen eroslerik nagusia, ardo litro gehien inportatzen duen herrialdea izanik. • Diru sarreren %91,3 Arabako ardoei dagokie, baina, bolumenari begiratuta, Gipuzkoa da gehien hazi zena. Euskal hiru lurraldek gorakada izan zuten esportazioaren diru sarreretan. Txostena: Euskadiko ardo esportazioak - 2016ko urtarrila |