Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Etika soziosanitarioa. UPV/EHUk eskaintzen duen graduondoko berria. Izena emateko epea irekita!

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

UPV/EHUko  Lan Harreman eta Gizarte Zientzia Fakultateak 2018-2019 ikasturtean Etika soziozanitarioko graduondokoa eskainiko du, Euskadiko etika batzordeekin (osasun arloko etika asistentzial batzordeak eta eskuhartze sozialeko batzordeak) batera antolatutako graduondokoa.

Helburua

Programa hau pertsonenganako arretaren kalitatearen hobekuntzari ikuspuntu etiko bat emateko eta ikuspuntu hori Euskadiko osasun sisteman, sistema sozialean eta sozio-sanitarioan txertatzeko sortu da. Hori sustatzeko.

Helburua esku-hartze sozialean, sanitarioan zein sozio-sanitarioan aritzen diren profesionalei Etika aplikatuaren eta gatazken ebazpenean formakuntza eskaintzea da.

Graduondoko programa honek zintzotasuna, pertsonalizazioa eta jarraipena bezalako betebeharrez gain, izaera tekniko eta etikoa duten betebeharrena ere sustatu nahi du, erantzukizun profesionalagatik eta instituzioen inplikazioagatik; eta honek biztanleriaren duintasuna eta eskubideen errespetua baldintzatzen duelako.

Sarrera- profila

Formazio presentziala da, eduki teoriko eta praktikoa batzen dituena, jarraian aipatzen diren jakintza hauetan unibertsitate titulua dutenei zuzendua: Gizarte langintza, Gizarte Hezkuntza, Erizaintza, Psikologia, Medikuntza, Soziologia, Zuzenbidea, Fisioterapia, Farmazia, Gizarte Zientziak edota  Zientzia Politikoak. 

Edukiak

Ikastaroa 6 moduluk osatzen dute:

  • Modulua: Arreta Sozio-sanitarioa (4 kreditu)
  • Modulua: Oinarri etiko adierazgarriak (4 kreditu)
  • Modulua Antolakuntzen etika eta ikerketaren etika (4 kreditu)
  • Modulua: Deliberazioko prozedurak eta jarrerak etika sozio-sanitarioak (4 kreditu)
  • Modulua: Alderdi etikoak esku hartze sozial, sanitario eta sozio-sanitarioetan, kasu baten harira (8 kreditu)
  • Ikerketa modulua: Graduondoko Amaierako Lana (GOAL) (6 kreditu)

Eusko Jaurlaritzaren babes instituzionala

Formakuntza lerro berritzaile honek honek Enplegu eta gizarte Politiketako Sailaren eta Osasun sialaren babesa eta  finantziazioa du.

Kontaktua

Zalantzarik sortuz gero Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatearekin jar zaitezke kontaktuan, 945 014 257 telefnoan edo helbide elektroniko honetan: eticasociosanitaria.rrll-ts@ehu.eus

Informazio gehiago behar baduzu, UPV/EHUko Etika soziosanitarioko posgraduaren gaineko informazioa kontsultatu dezakezu, liburuxka informatibora (PDF) jo, edota aurre-inskripzioa egiteko eskuliburura.