Osasun Saila / Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila

Esparru estrategikoa

Aurreko ataletan azaldu da oinarria finkatuta dagoela bai arauei eta estrategiei dagokienez, bai alderdi instituzionalari dagokionez ere. Bada, oinarri horren gainean eraiki eta sakondu behar da eta lehentasuna eman behar zaie Euskadin arreta soziosanitarioa koordinatua, sortzailea, iraunkorra eta osoa izatea lortzeko behar diren elementu estrategikoei.

Horretarako, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Osasun sailburuak aitortu dute arreta soziosanitarioa garrantzitsua eta lehentasunezkoa dela, eta adierazi dute si sailen jardunak zeharkako eta sektorearteko koordinaziora –Eusko Jaurlaritzako beste sailekin, foru aldundiekin eta udalekin– jo behar duela. Gainera, legealdi honetarako lehentasunezko helburutzat koordinazio horretarako jardun-ildoak finkatu dituzte.

Konpromiso horren ondorioz Euskadiko Arreta Soziosanitarioko 2013-2016ko Ildo Estrategikoak eratu dira. Ildo hauek 2013. urtean landu zituen Euskadiko koordinazio soziosanitarioko taldeak. Dokumentuan helburu estrategikoak eta jarduteko ildoak ezartzen dira, herritarrak ardatz hartuta, herritar bakoitzaren eta gizarte osoaren beharrizan soziosanitarioak asetzeko.

2017 EASIEn ebaluazio txostenetik ondorioztatzen da, beharrezkoa dela koordinazioari jarraipena ematea, erakundeen arteko adostasunetik abiatuta eta eremu, maila asistentzial eta profesionalen arteko kudeaketa adostuari.

Meso eta mikro mailetan koordinazio proiektuei lehentasuna emate helburuak,  forma hartzen du Arreta sozio sanitarioen lehentasun estratgikoak 2017-2020 txostenean.

Ekintza sozio sanitarioaren koordinazio esparru honetan, lehentasun estrategikoen planteamendua, orokorrena herritarren beharrizan sozio sanitarioei  erantzutea da  eta bereziki diana kolektiboei.

Herritarren premia soziosanitarioak ugaritu egin dira, eta hainbat arrazoi daude horren atzean, hala nola prozesu soziodemografikoak eta osasun publikokoak (biztanleriaren zahartzea, gaixotasun kronikoak ugaritzea), zenbait aldaketa sozial nahiz kultural handi (familia-egiturak eta -antolamenduak aldatzea, zaintzarekin lotutako antolaketa soziala aldatzea...), eta gizarte- nahiz arau- mailan izan diren aurrerapen garrantzitsu batzuk (esaterako, desgaitasunen bat duten pertsonen eta/edo mendekotasun-egoeran daudenen desestigmatizazioa eta haien eskubideen aitortza).

Tentagarria da arreta soziosanitarioak hartzen dituen kolektiboak zerrendatzea, horrek lagundu egingo lukeelako zer pertsona-motaz ari garen ulertzen; baina kontuan izan behar da, dena den, zerrendak mugatuak direnez beti, arrisku handi bat dakarrela horrek: zerrendan ageri ez direnak egon ez daudela pentsatzea, hain zuzen.

Alboko eskeman ildo estrategikoen xede-kolektibo nagusiak jaso dira; kolektibo horietako pertsonak dira arreta soziosanitarioaren hartzaile nagusi, eta ekintza estrategikoak horiei begira taxutu dira funtsean.

Eremu soziosanitarioko jardunen ardatz nagusia pertsonak dira, beraz, eta hori guztia, jakina, printzipio hauetan oinarrituta: unibertsaltasuna, elkartasuna, ekitatea, kalitatea eta parte-hartzea. Arreta soziosanitario koordinatu eta pertsonan ardaztu horrek gaur egungo paradigma gainditzea eskatzen du.

“Osasun-arazo larriak direla-eta, edo eginkizunen arloko mugak direla-eta, eta/edo gizartetik bazterturik geratzeko arriskua dela-eta, pertsona batzuek behar dituzten zainketek osatzen dute arreta soziosanitarioa, osasun-arreta eta gizarte-arreta aldi berean biltzen dituena, koordinatua eta egonkorra, arreta jarraituaren printzipioarekin bat datorrena.” 12/2008 LEGEA, abenduaren 5ekoa, gizarte-zerbitzuei buruzkoa.

Zeregina

Arreta Soziosanitarioko eredu eraginkor, koordinatu eta jasangarri bat garatzea, pertsonan zentratua, bere biziproiektuaren protagonista den heinean.

Ikuspegia

Arreta soziosanitarioa Euskadin bizi garen pertsona guztientzako ondasun bihurtzeko gogoa, erakunde-esparru konprometitu eta adostu batean, elkarrenganako konfiantzazko esparru batean.

Balioak

Arreta sozio sanitarioan balore askok parte hartzen dute, bereziki funtsezkoak diren hiru hauek azpimarratuko ditugu:

  •  Osasun eta gizarte sistemen konpromisoa, sortzen ari diren behar sozio sanitarioei begira.
  • Arreta sozio sanitarioa ematen ari diren profesionalen zerbitzua baloratzea.
  • Erantzunkidetasuna, beti ere hitz horren esanahia ardurak konpartitzea denean. Nortzuen artean? profesional, agenteak eta orokorrean euskal biztanleria. Beti ere, pertsona sistemaren erdian kokatuta.

Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2016: klikatu hemen dokumentua eskuratzeko.

1. Lehentasuna: Koordinazio sozio sanitarioaren egituraketa

Gizarte eta osasun arreta mailak MAKRO/MIKRO dimentsioan egituratzea. Segurtasun juridikoa ematea eta funtzioak garatzeko ahalduntzea. Funtzioen garapena lehentasun honen helburua da eta horretarako hiru proiektuetan konkretatzen da:

  • Soziosanitario gobernantza eredu bat definitzea, esku hartze eta exekuzio hiru mailetan oinarrituta MAKRO/MESO/MIKRO.
  • Euskadiko Arreta soziosanitarioari arau izaera ematea, ezarritako gobernantza eredua oinarri hartuta.
  • Juridikoki Komisio soziosanitarioa (Euskadiko etika komiteak koordinatzen dituena) eratu.

2Lehentasuna: Baliabideen egituraketa soziosanitarioa

Baliabideen katalogazioa eta berariazkoak diren esku hartze sozio sanitarioak eta beraien finantzaketari buruzko adostasunak dira lehentasun honen proiektuen elementuak:

  • Baliabide soziosanitarioen katalogoa definitu eta onartzea.
  • Baliabide soziosanitarioen finantzaketa markoa egonkorra definitu eta adostu.

3. Lehentasuna: Arreta soziosanitarioaren egituraketa

Lehentasun hau pertsonen mailan kokatzen da ondorengo arrazoiagatik: berehalakotasuna, errealitatea eta ez egoteak arreta sozio sanitarioaren desagerpena ekarri dezakeelako. Arreta markoaren garrantzia aintzat hartzen  den aldetik,  planteatu egiten da beharrizan sozio sanitarioak dituzten taldeetara ezinbestekoa den hurbilketa.

Lehentasun honek estrategikoak diren 8 proiektuen hedapena dakar:

  • Protokolo soziosanitarioen gida eguneratzea
  • Osabideren hedapena egoitzetan
  • InterRAI CA soziosanitario balorazio tresnaren hedapena
  • Eskuliburu bat egitea komisio soziosanitarioak garatzeko
  • Piloto bat garatzea arlo soziosanitarioa elkarlanean aritzeko
  • Historia soziosanitarioa garatu eta ezartzea
  • Diana kolektibo bakoitzarentzat, berariazko soziosanitario asistentzia-ibilbideak diseinatzea
  • Aurrez-aurrekoak ez diren soziosanitario asistentzia-ibilbideak diseinatzea

4. Lehentasuna: Prebentzio sozio sanitarioa eta hiritarren parte hartzea

Arreta soziosanitarioa gizarte eta osasun sistemen iraunkortasun elementu gisa, ekintza ildo batzuk planteatzen ditu, sistema bien jarduerak biltzeko; inplikatu eta ahaldundutako pertsonen zeregin aktiboekin estuki lotuta. Zertarako? Pertsonen oraina eta iragana kudeatzerako orduan beraien partaidetza eta erantzunkidetasuna lortzeko eta beraien gaikuntza sustatzea,  arrisku sozio sanitarioaren prebentzioan ezagutza eta auto-ezagutza sortzeko.

Lehentasun honek esku hartzeak proposatzen ditu, zeharka sartzen direnak gizarte eta osasun politiketan, pertsonen eta prebentzio sistemen iraunkortasuna sustatzeko eta biztanleriaren arreta sozio sanitario eskaerak erantzuteko  bi proiektu zehatz bidez.

  • Euskadiko soziosanitario profesionalek tratu txarrak antzeman ahal izateko, tresna bat hedatzea.
  • Prebentzio soziosanitario eredu bat garatzea.

5. Lehentasuna: Ebaluazio soziosanitarioa

Soziosanitario arloko errealitatearen ezagutza sendotu asmoz eta hobekuntza neurriak planteatzeko, guztiz beharrezkoa da hurbilketa kuantitatibo eta kualitatibo bat egitea. Horretarako arretaren ezaugarriak helburu bihurtuko dituen adierazleak eta  beharrizan soziosanitarioak (ahalegina egingo da azken hauei erantzun koordinatu bat ematea) hartuko dira oinarritzat. 

Horretarako lehentasun hau aginte-koadroaren eta asetasun inkestaren diseinuan gauzatzen dira.

6. Lehentasuna: Berrikuntza soziosanitarioa

Gogoeta, identifikazioa, jardunbide egokiak eta ezagutza dira ekintza giltzarriak, eremu soziosanitarioan pertsonen eta erakundeen partaidetzaren inguruan sortzen diren erlazioak bideratzeko. Horrela, sortutako jakintza hobeto aprobetxatuko da eta arreta sozio sanitarioak planteatzen dituen erronkei erantzun berritzaileak emango zaizkie.

Lehentasun estrategiko honen planteamendua proiektu bat egitea da: Zertarako? Soziosanitario eremuan berritzailea den espazioa sustatzeko eta sozio sanitario arloan jakintza ezagutarazi eta zabaltzeko.

Azken aldaketako data: