Osasun Saila

Osasun Sailaren 2024-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (PES 2024-2028) eta 2024 ekitaldiko Dirulaguntzen Urteko Plana (PAS 2024)

Helburuak

Osasuna hobetzeko helburuaren barruan sartzen dira osasun-zerbitzuen ikerketa eta arlo horretako esku-hartzeen eraginkortasunaren ebaluazioa. Horretarako, kontuan hartzen ditu gizarte- eta osasun-interes handiko gaixotasunak eta multimorbilitateak eta prozesu kronikoek eragindako gaixotasun-karga.

Euskadiko Osasun Publikoari buruzko Legeak (azaroaren 30eko 13/2023 Legea) (leiho berri batean irekitzen da) 29. artikuluan xedatzen duenez, Euskadiko Osasun Plana funtsezko tresna da, eta Euskadiko osasun-arloko politikak, estrategiak eta jarduerak planifikatzeko eta koordinatzeko goi-mailako tresna. Plan horrek “politika guztietan osasuna” aintzat hartzea bultzatzen du, eta osasuna eta osasun-ekitatea politika publiko guztien parte izan daitezen errazten du, arlo horretan sektore arteko jarduna ahalbidetuz. Indarrean dagoen plana, 2030eko Euskadiko Osasun Plana (leiho berri batean irekitzen da) (“Euskadi osasuntsuagoa lortzeko”) 2023ko ekainaren 7ko Gobernu Kontseiluan onartu zen.

Helburu hori lortzeko zehazten dituen helburuen artean, hauek dira lau helburu nagusiak: haurren eta nerabeen osasun-garapena bultzatzea; zahartze aktiboa eta erabateko bizitza sustatzea; euskal biztanlerian saihets daitekeen morbilitate-hilkortasuna gutxitzea; eta osasun-arloko desberdintasunak murriztea. Halaber, Planaren helburuak dira —aurreko helburuekiko modu instrumentalean— laguntza-sistemen eta osasun publikoko sistemaren kalitatea indartzea, ingurumenaren osasuna sustatzea, hiri- eta gizarte-ingurune osasungarriak sustatzea eta pertsonek beren osasunean duten protagonismoa areagotzea. Ahaztu gabe osasunaren arloko ikerketa eta berrikuntzaren aldeko apustua.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Hura onartzen duen 2024ko otsailaren 7ko Aginduari gehitzen zaizkion I., II. eta III. eranskinetan eta eranskinean ezarritakoak.

Denborazko konpromisoa

2024-2028 ekitaldiak.

Planeko kudeaketa organoak

Osasun Saileko zuzendaritza eskudunei dagozkien organoak.

Segimendu eta ebaluaziorako organoak

Hura onartzen duen 2024ko otsailaren 7ko Aginduari gehitzen zaizkion I., II. eta III. eranskinetan eta eranskinean ezarritakoak.

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

Hura onartzen duen 2024ko otsailaren 7ko Aginduari gehitzen zaizkion I., II. eta III. eranskinetan eta eranskinean ezarritakoak.