Hezkuntza Saila

Ordezkogaien aparteko zerrendak irekitzea ikastetxe publikoetan. Deialdia: 2018-11-16

Lehen Hezkuntza: Aholkularia, Ingelesa, Gorputz Hezkuntza eta Hezkuntza Berezia: Pedagogia Terapeutikoa.

  • Deialdia
  • On-line eskaera
    (IKUSI: Irakaslegunea, Irakasle ataria > Administrazio-izapideak - Zerrendak irekitzea – Zerrenda-Irekitze Berriak – Eskaera-aldi irekia dutenak)
    On-line eskaerara sartzeko erabiltzailea eta pasa-hitza idatzi behar da. Pasa-hitza eduki ez izan, ez bada gogoratzen edo galdu bada irakasle.eus-en berri bat lortu ahal izango da, "pasa-hitza eskuratzea (edo berreskuratzea) aukeratuz"

Eskabideak betetzeko eta dokumentazioa aurkezteko epea: 2018ko azaroaren 19tik 23ra, biak barne.

Onartutako eta kanpoan utzitako pertsonen behin-behineko zerrendak

Zerrendak kontsultatzeko, erabiltzailea eta pasa-hitza sartu behar dira. Pertsonak pasa-hitzarik ez badu, gogoratzen ez badu edo galdu badu, irakasle.eus -en berri bat lortu ahal izango du, "pasa-hitza eskuratzea (edo berreskuratzea)” aukeratuz.

Erreklamazioak egiteko epea: 2019ko urtarrilaren 30etik otsailaren 5era, biak barne.

Kanpoan geratu izanaren arrazioa argitzeko oharra: Zerrendatik at uzteko “Titulazio ez egokia” arrazoia bai titulazio akademikoari (Lizentziatura, Diplomatura, …) bai hizkuntzak egiaztatzeko ziurtagiriei buruz izan daiteke. Kontsulta pertsonalizatuetan zehatz-mehatz ikusi ahal izango da kasu bakoitza.

Onartutako eta kanpoan utzitako pertsonen behin betiko zerrendak

Zerrendak kontsultatzeko, erabiltzailea eta pasa-hitza sartu behar dira. Pertsonak pasa-hitzarik ez badu, gogoratzen ez badu edo galdu badu, irakasle.eus -en berri bat lortu ahal izango du, "pasa-hitza eskuratzea (edo berreskuratzea)” aukeratuz.

Gora jotzeko errekurtso epea: 2019ko martxoaren 6tik apirilaren 5era, biak barne.