Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Lakuako Jantokirako Tiketak proiektua

«Lakuako Jantokirako Tiketak» proiektuak hainbat helburu ditu:

  • Jangelako kudeaketan, lanak eskuz egiteari uztea, tiketen bizitza-ziklo osoa automatizatuko baita: erostea, kontsumitzea eta kontabilizatzea.
  • Sisteman eskudirua erabiltzeari uztea; horren lehenengo ondorioa izango da jantokiaren sarreran dagoen tiket-makina kentzea.
  • Gradualki, papera erabiltzeari utziko zaio.
  • Funtzionaltasun bat sartzea sailetako zerbitzu zuzendaritzek gonbidapenetarako tiketak erosi ahal izateko. Modu horretan, barne-prozedurak ezabatzen edo arrazionalizatzen dira.

Cartel Jantoki Lakua

Sistema informatiko konplexua da, honela osatua: 

  • Mahaigaineko web aplikazioa.
  • Aplikazio mugikorrak bezeroentzat
  • Tiketak irakurtzeko aplikazioa jangelako lankideentzat
  • Barne kudeaketako aplikazioa jangela-zerbitzuko arduradunentzat

Erabiltzaileek tiket-wallet bat (diru-zorroa) izango dute eskuragarri EJIEren hodeian, non nire ordainketaren bidez (euskal administrazioaren ordainketa-pasabidea) erositako tiketak pilatu ahal izango dituzten; halaber, beren diru-zorroa kudeatu ahal izango dute, honako hauek erabiliz: mahaigaineko web aplikazio bat (euskadi.eus helbidean dago eskuragarri, web-nabigatzaile baten bidez erabiltzeko) edo app mugikor bat, Android eta iOS sistema operatibodun gailuetan instala daitekeena.  

Horri esker, erabiltzaileak honako hauek egin ditzake:  

  • Zerbitzuari eta menuei buruzko informazio orokorra kontsulta dezake.
  • Tiketak eskura ditzake, gero jangelan aurkezteko.
  • Tiketen erosketa-historia eta kontsumo-historia (erabilitakoa) kontsulta dezake.

Pantalla de Mis Tickets

Sistemaren erabiltzaileak, bere wallet edo diru-zorro pertsonaleko tiket bat edo batzuk erabili ahal izateko, bi bide balia ditzake:

  1. Mahaigaineko web aplikazioa erabil dezake

    Ordenagailu pertsonalean, kontsumitu nahi dituen tiketak aukeratu, inprimatu eta moztu beharko ditu.

    tiketak erosteko pantaila

    hurrengo pantaila

    tiketak paperean

  2. Gailu mugikorrean instalatuta daukan app mugikorra

    Erabiltzaileak nahikoa du erabili nahi duen tiket-mota hori hautatzea, eta gailu mugikorraren pantailan agertuko da (ez da beharrezkoa, ezta bideragarria ere tiketa inprimatzea; gailu mugikorraren pantailaren bidez aurkeztuko da)

    mugikorrentzako aplikazioan tiketen pantaila

    hurrengo pantaila

    pantalla de los tickets

Jantoki-zerbitzuko langileek tiketak irakurtzeko gailu batzuk dituzte, tiketaren kodea eskaneatu (QRCode) eta balidatzen dutenak. Jantoki-zerbitzukoek, tiketak irakurtzeko gailuaren bidez, irakurriak izan diren tiketak ikus ditzakete.

balio duen tiketa

balio ez duen tiketa

tiketen zerrenda

Halaber, irakurtzeko gailuak etengabe konektatuta eta sinkronizatuta daudenez sistema zentralarekin, tiketa aurrez erabilia izan den ikusten dute (eta, kasu horretan, ezingo da berriz erabili); sistema zentralarekiko konexiorik ez badago, gailu horiek modu autonomoan lan egin dezakete, tiket guztien erreplika bat baitaukate, barneko datu-base batean (zerbait gertatzen denerako).  

Jantokiko langileek tiketa irakurtzen dutenean (erabilita), datu-base zentralean ezeztatua izango da tiket hori, eta erabiltzaileak berriz kontsulta egiten duenean, tiket hori ez da jada egongo bere erosketa-historian (bai, ordea, kontsumoarenean).

 Jangela-zerbitzuko  arduradunek barneko web aplikazio bat dute kudeaketarako, mugatua , honako hauek egiteko aukera ematen diena: 

  • Eguneko menuaren informazioa kudea dezakete
  • Tiket-erabileraren estatistika-informazio erantsia lor dezakete (zerbitzua optimizatzen du).
  • Tiketen kontabilizazioa kudea dezakete.

Adierazitako hori guztia EJIEren hodeian instalatutako nukleo konplexu batean oinarritzen da, honako hauek eskaintzen dituena: 

  • Web-zerbitzuak eskaintzen dizkie erabiltzailearen interfazeei (web publikoa, app mugikorra eta barne-kudeaketa) eta barra-kodeen irakurketarako gailuei.
  • Negozio-logika kapsulatzen du eta interakzioan dago kanpoko beste sistema batzuekin (nireordainketa: ordainketa pasabidea, SIPCA-Administrazioaren Ordainketa eta Kobrantzen Sistema Orokorra; posta-plataformak; mezularitza…). 

Wallet edo diru-zorroaren segurtasuna sistemaren funtsezko alderdi bat da, eta honako hauen bidez kontrolatuko da harako irispidea:  

 XLNets segurtasun-sistema korporatiboa (autentifikazio-azpiegitura eta segurtasun komuna Eusko Jaurlaritzaren aplikazio edo ekimen guztientzat), web aplikazioan.

 Sistema kriptografiko bat, gako publikoarekin edo pribatuarekin (aplikazio mugikorraren kasuan), eragotziko duena diru-zorroan sartzea aplikazioa instalatu zitzaion gailua ez den beste edozein gailutatik (azpimarratu behar da informazio-transmisio guztiek HTTPS protokolo segurua erabiltzen dutela).  

Beste ezaugarri tekniko batzuk:  

  • Euskaraz zein gazteleraz eskura daiteke.
  • App mugikorra jatorrizko aplikazio bat da, plataforma bakoitzarena (Android eta iOS).
  • Ahalbidetzen du erabiltzaileak izatea, XLNets identifikatzailerik gabe.

Laburbilduz, honako hauek lortu nahi dira Lakuako Jantokirako bazkari-tiketen bizitza-zikloa digitalizatzearekin:  

  • Jantokiko bezeroei zerbitzu hobea eskaintzea
  • Dirutan ez ordaintzea
  • Diru-sarreren kontabilizazioa automatizatzea
  • Informazio estatistikoa lortzea, eta arduradunek jantokiko zerbitzua hobetzea

informazio-teknologien erabilera efizientearen laguntzarekin.