Joan edukira

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Kontziliazio-plan bat garatzeko faseak

Kontziliazio-plana ezartzeko erabakia zuzendaritzatik bertatik atera daiteke, edo langileek zuzenean banaka edo haien legezko ordezkarien bidez kontziliaziorako dituzten eskaeren erantzunetik.

KONTZILIAZIO-PLANA EZARTZEKO ARRAZOIAK

Kontziliazio-plan bat martxan jartzeak enpresari mesede egiten dio hainbat arrazoiengatik:

  • Enpresak lana- eta familia-bizitza uztartzeko beharrei erantzuteko duen interesaren pertzepzioak langileak motibatzen ditu, eta horrek errendimendua handitzen du.
  • Langileek bizitza-arlo pertsonala, familakoa eta lanekoa bateratu ditzake, eta horrela, motibazioa handitzen du eta erakundean duen produktibitatea ere.
  • Kontziliazio-planak absentismo-indizea gutxitzen dute, langileek malgutasuna baitute lanean.
  • Kontziliazio-planak dituzten enpresek lortzen dute langile baliotsuak mantentzea, eta horrek enpresa indartsuagoa bilakatzen du lehiakideen aurrean.
  • Kontziliazio-planek enpresaren irudia hobetzen dute eta pertsonentzako erakargarriago bihurtzen dira.

Kontziliazio-planaren arrakasta bermatzeko, beharrezkoa da zuzendaritzaren konpromisoa eta inplikazioa fase guztietan, neurrien inplantazioa eraginkorra izan dadin.

Atal honetan konpromiso-eredu bat txertatzen dugu erreferentziatzat, enpresa bakoitzak beharren arabera moldatu dezakeena. Egin klik hemen (DOCX, 410 KB) (leiho berri batean irekitzen da) konpromiso-eredua jaisteko

Zuzendaritzak Kontziliazio plana ezartzea erabaki ondoren, erabaki hori formalki jakinarazi behar dio langile guztiei.

Komunikazio hori enpresak dituen bide desberdinen bidez egin daiteke, baino garrantzitsua da bermatzea langilego osoak prozesuaren hasieraren berri duela eta baita konpromezua idatziz egotea ere.

Hedatzeko bideak hurrengoak izan daitezke:

  • Langileekin bilera
  • Erakundearen intranet-ean iragarkia
  • Informazio-zirkularra bidaltzea
  • Iragarki-taulan txertatzea
  • Beste bide batzuk

Lan-Taldearen osatu

Bizitza arlo ezberdinen kontziliazioa lortzeko plana egitearen konpromezu formala adierazi ondoren, lan-talde bat sortu behar da. Berdintasun-plana izatekotan, eta beraz, Berdintasun-batzordea ere, komenigarria da talde horrekin lagundu eta koordinatzea prozesu guztian zehar. Eta Berdintasun-batzordea bera izan daiteke prozesu berri honen lider.

Lan-taldearen funtzionamendu egokia bermatzeko, gomendatzen da taldekide guztiek prestakuntza izatea denboraren kudeaketan eta  lana eta familia-arloaren arteko kontziliazioan. Hori posible ez balitz, ezinbestekoa da behintzat taldekide batek aipatutako ezagutzak izatea, edo bestela, gaian aditua den pertsona bat kontratatzea prozesuan laguntzeko, analisian, definizioan, ezarpenean eta ebaluazioan. 

Lan-taldeko pertsonak hautatu ondoren, horien artean nork izango dituen koordinazio- eta ordezkari-funtzioak erabakiko da, baita nork egingo dituen idazkaritza lanak ere. Gainera, ezarriko dira:

  • Zenbat aldiro egingo den talde-bilera
  • Lan-plana
  • Antolatzeko eta koordinatzeko moduak

Atal honetan txertatzen dugu konstituzio-akta eredu bat erreferentziatzat, enpresa bakoitzak beharren arabera moldatu dezakeena.

Egin klik hemen (DOCX, 447 KB) (leiho berri batean irekitzen da) konstituzio-akta eredua ikusteko.

Beharrezkoa izango da enpresako langile guztien kontziliazio-behar errealen analisia egitea  Kontziliazio Planak horiei erantzun diezaien eta eraginkorra eta enpresara egokitutakoa izan dadin. Horretarako, komenigarria da ikerketa teknika ezberdinak konbinatzea, kuantitatiboak eta kualitatiboak, enpresan dauden kontziliaziorako beharrak hobeto ezagutzeko:

1. Datu kuantitatiboen bilketa

  • Karakterizazio orokorra: ekintza, dimentzioa, erakundea…
  • Langilegoa: emakumeak eta gizonak, erantzunkizun-karguen banaketa (altuenetik, bitarteko karguetara) eta teknikoak eta langileak;
  • Erakundea (ekintza-arloak, negozio-unitateak, bulegoak...)
  • Langilegoaren adina: emakumeak eta gizonak
  • Zaintza erantzunkizunak: emakumeak eta gizonak
  • Lanaldi motak eta ordutegiak: emakumeak eta gizonak
  • Onura sozialak: emakumeak eta gizonak
  • Kontziliaziorako eta denborarekiko eta lantokiarekiko malgutasuneko neurriak: araudia eta gehigarriak. Erabilera emakumeak eta gizonak

Egin klik hemen (DOCX, 440 KB) (leiho berri batean irekitzen da) datu kuantitatiboak biltzeko eredu bat ikusteko.

2.Datu kualitatiboen bilketa

  • Lan-saioak (Zuzendaritza, langilegoaren erantzuleak, Berdintasun-batzordea…)
  • Erantzuleei elkarrizketak (kontziliaziorako neurri-motak, bideragarritasunaren / ezarpenerako alderdi kritikoen identifikazioa)
  • Enpresako langileei galdetegiak (kontziliazio-beharren balorazioa eta interesa hainbat neurri motetan)
  • Neurrien bankua kontrastea egiteko: neurri-motekiko interesaren edo haien bideragarritasunaren identifikazioa

Galdetegiei dagokienez, nabarmentzen da datuak konfidentzialtasun osoz bilduko direla. Egin klik hemen (DOCX, 113 KB) (leiho berri batean irekitzen da) kontziliazio neurriei buruzko galdetegi bat ikusteko.

3. Dauden kontziliazio neurriak aztertzea

Aurreko informazioaz gain, ikertuko da zer kontziliazio-neurri  hartzen diren erakundean, datu hauek banatuz sexuaren arabera:

  • Legedian jasotako neurriak eta haien aplikazioa erakundean
  • Hitzarmen kolektiboan aurreikusitako kontziliazio-neurriak
  • Plana garatu baino lehen erakundean aplikatzen zituen beste kontziliazio-neurriak, formalak edo ez.

Jada aplikatutako neurriak aztertzeko, begiratu neurrien inbentarioa, non neurrien erabilgarritasuna, bideragarritasuna eta interesa aztertzen den. Egin klik hemen (DOCX, 110 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Diagnosia garatu ondoren, langileen kontziliazio-zailtasun nagusiak hauteman ondoren, lan-taldea Kontziliazio-Planaren edukia prestatzen has daiteke. Bertan zailtasun horiek hobetzeko hartu behar diren neurriak zehaztu behar dira.

Kontziliaziorako ezberdinak izan daitezke langile bakoitzarentzat, beraz, Kontziliazio-Planak neurri anitzak jasoko ditu behar zehatzei erantzuteko. Besteak beste, haurrak zaindu behar dituzten langileen kasua edo formakuntza-beharrak dituzten langileei zuzendutako neurriak. Bestetik, egongo dira ere izaera orokorreko neurriak, eta langilego osoari zuzendutakoak.

Horrela, aipatutakoa eta diagnostikoaren emaitzak jasotzeko, gomendatzen da Kontziliazio-Plana lerro-estrategiko hauetan oinarritu dadila: 

1. Estrategia eta antolakuntza: 

Alor honetan barne hartzen dira analisirako bi alderdi:

  • Enpresaren konpromezua erantzunkidetasunadun-kontziliazioarekin eta berdintasunarekin. Proiektuan parte hartzeko erabakiak erakusten du erakundearen nahia kontziliazioa bultzatzeko, baino hasierako egoeraren analisian aztertzen da konpromezu hori esplizitua den eta modu egokian erakusten den ala ez (dokumentu estrategikoetan, berdintasun planak…).
  • Pertsonak kudeatzeko estrategiak edo gailuak izateak, ekiditen du genero-isuria eta ondorioz, objektibotasuna eta eraginkortasuna nagusitzen dira. Horrek ordutegi- eta ingurune-malgutasuna errazten du.

2. Erantzunkidetasun-neurriak: 

Bigarren alor honetan, faktore hauek izango dute eragina:

  • Laneko araudiak jasotako kontziliazio-neurrien eta dagokion hitzarmen-kolektiboaren ezagutza.
  • Laneko araudian jasotako kontziliazio-neurriak gainditzen dituzten neurriak izatea, malgutasuna gehituz, baimenen iraupena luzatuz…
  • Enpresak dituen kontziliazio-neurri motak eta horietako bakoitzaren bideragarritasunean enpresak izan duen jarduera; izan ere, jarduera batzuk neurri mota zehatzetara zuzentzen dira eta.
  • Enpresak langileei kontziliazio-neurrien erabilera errazten die.

3. Kontziliazioaren aldeko neurriak: 

Hirugarren lerro-estrategikoan, hurrengoa aztertuko da:

  • Denbora liberatzea aukera hauen bidez: jantokiak, catering zerbitzua, garraio-kolektiboa, aparkalekua izatea… Neurri hauekin lortu nahi da langilegoak denbora gutxiago pasatzea mugikortasun- edo elikatze-jardueretan eta garapen pertsonal edo familiakoan erabiltzea.
  • Hitzarmen eta akordioak hartzea, zaintza (adingabeei eta adinekoei) zerbitzuak errazteko, edo jarduera pertsonalak errazteko (kirola, boluntariotzak, lanarekin lotuta ez dauden formakuntzak…).
  • Giza-onurak barne hartzea (diru-laguntzak, mediku-aseguruak…). Nahiz eta ez duten kontziliazioa modu zuzenean laguntzen, lagun dezakete baliabide horiek zeharka beste ekintzetara bideratzea (adibidez, ordaindutako zaintza-zerbitzuak edota bestelakoak kontratatuz).

4. Komunikazioa eta hedapena: 

Behin une honetara iritsita, garrantzitsua da Kontziliazio-Planean txertatzea nolakoa izango den komunikatuko langile guztiei  modu sistematiko eta gardenean neurriak helarazteko, eta ez bakarrik bakarka hala eskatzen dutenean.

Garrantzitsua da nabarmentzea bizitza-arlo ezberdinen kontziliazioaren aldeko alderdiak landu dituzten enpresek sistematikoki komunikatzen dizkietela kontziliazio-neurriak enpresan sartzen diren langile berriei; eta haien erabilera sustatzen dutela gizonetan ere. Komunikazio hori egin ohi da harrera-eskuliburuaren bitartez, intraneteko atal baten bitartez, edo mezu informatibo bat igorriz neurriak azalduz eta kontakturako pertsona bat aurkeztuz gai horren inguruan kontsultak egin nahi izanez gero.

5. Jarraipena eta hobekuntza: 

Estrategiaren azkeneko alorra erdiratzen da kontziliazio-politiken jarraipen eta hobekuntzen garapenean, gailu zehatzen aplikazioaren bidez. Balorazio hau, azterketa honetan oinarrituko da:

  • Baloraziorako gailuak erabiltzen diren edo ez eta langileen beharretan eta enpresaren kudeaketan dauden aldaketei egokitzapena.
  • Kontziliazio-neurriek erakundean duten eraginaren neurketarako gailuak dauden ala ez.

Horretarako, lanabes erabilienen artean ditugu: langileei iritzi-galdetegiak aldizka pasatzea edo sistema jarraia ezartzea edota kontziliazioarekin lotutako iradokizunak jasotzeko.

Estrategiaren lerro honetan komenigarria da sartzea ere atal bat neurri bakoitzak dituen onuerak azalduz, adibidez, absentismoaren murrizketa, lan-giroaren eta -osasunaren hobekuntza, langileen fideltasun handiagoa edo enpresaren produktibitatearen eta lehiakortasunaren handitzea.

Kontziliazio-Planaren onarpena sinatu ondoren, langileei bidaliko zaie, Planean bertan ezarritako moduan(intranet, iragarkia, albistegia…). Gainera, lan-taldea aurkeztuko da eta baita haren koordinazioaren arduraduna ere, zalantzak edo iradokizunak pertsona horri bideratzeko.

Euskadi, auzolana