Osasun Saila

Inpaktu-indizeak eta beste metrika batzuk

Ikerketaren kalitatea eta inpaktua ebaluatzeko gehien erabiltzen diren metrikak adierazle kuantitatiboak dira, bi printzipiotan oinarrituak : argitalpen zientifikoak ikerketa-jardueraren funtsezko emaitza dira, eta ikertzaile baten lana oso aipatua bada, inpaktu handia izan du. Horregatik, metrika horiek aldizkari zientifikoak alderatzen dituzte, eta bakoitzaren garrantzi erlatiboa ebaluatzen dute, haien artikuluek jasotzen dituzten aipamen kopuruaren arabera.

Índices de impacto y métricas alternativas

Hala ere, azken urteotan zalantzan jarri da printzipio horien baliozkotasuna, eta, beraz, baita metrika tradizionalen baliozkotasuna ere. Horren ondorioz, adierazle berriak proposatu dira, Interneteko lanen inpaktua eta hedapena kontuan hartzen dituztenak; generikoki altmetrics esaten zaie.

  • Inpaktu-faktorea (Journal Impact Factor): aldizkari baten urte jakin bateko IFa kalkulatzeko, formula bat erabiltzen da: urte horretan aldizkari horretatik aipatutako artikulu-kopurua aurreko bi urteetan argitaratutako artikulu-kopuruarekin erlazionatzen du. Journal Citation Reports (JCR) (ehio berri batetan irekiko da) izeneko aipamen-txosten batean argitaratzen da (Clarivate Analytics-en Web of Science (WOS) (leiho berri batean irekitzen da) plataformaren barruan dago). JCRren barruan aurki daitezke, halaber, aldizkaria inpaktuaren arabera sailkatzen duen kuartilaren datua (edo argitalpen guztien % 25eko tartea) eta beste adierazle batzuk.
  • Scimago Journal & Country Rank (SJR) (ehio berri batetan irekiko da): zenbakizko balioa da; Scopus (leiho berri batean irekitzen da)plataforman jasotako aldizkari akademikoen inpaktu zientifikoa neurtzen du. Honek ere kuartilari buruzko informazioa ematen du, baina SJRri dagokiona; beraz, ez du zertan bat etorri Journal Citation Reportsek esleitutako kuartilarekin.
  • CiteScore (ehio berri batetan irekiko da): aldizkariak ebaluatzeko metrika hau Elsevierrek (leiho berri batean irekitzen da)abiarazi zuen JCR (leiho berri batean irekitzen da) inpaktu-faktoreen alternatiba gisa; beraz, Scopus (leiho berri batean irekitzen da) datu-basean erregistratutako aipamenetan oinarritzen da.
  • Dialnet métricas (ehio berri batetan irekiko da): adierazleak jasotzen ditu, gai-eremuen arabera. Urte jakin bati dagokion eremuetako bateko aldizkarien indizea hautatu, eta taula batera sartuko gara; bertan, aldizkari horiek inpaktu-indizearen arabera ordenatuta agertzen dira, kuartila, pertzentila eta beste datu batzuk adierazita.
  • Google Scholar Metrics (ehio berri batetan irekiko da) (Estadísticas de Google Académico (ehio berri batetan irekiko da)): aldizkari zientifikoen inpaktua neurtzen dute, Google Scholarren dauden aipamenak zenbatuz. Hizkuntza bakoitzeko, iragazki bat eskaintzen dute; ingelesezko aldizkarien kasuan, gainera, kategoria tematikoen eta azpikategorien arabera iragazteko aukera ematen dute. Adierazleak hauek dira:
    • h5 indizea: : azken 5 urte osoetan argitaratutako artikuluen h indizea da. h zenbaki handiena da, 2019-2023 aldian argitaratutako h artikuluek gutxienez h aipamenak eduki behar baititu artikulu bakoitzak.
    • h5 mediana: h5 indizea osatzen duten artikuluen aipamenen batez besteko zenbakia da.
  • H indizea: argitalpenei buruzko metrikak ez bezala, ez zen sortu argitalpenak ebaluatzeko, ikertzaileen kalitate profesionala haien ekoizpen zientifikoaren arabera neurtzeko baizik. Metrika honekin, egileen ranking bat egin daiteke, diziplinaren arabera, baina gutxi argitaratu dutenei kalte egiten die. WoSetik (leiho berri batean irekitzen da) eta Scopusetik (leiho berri batean irekitzen da) kontsulta daiteke.
  • i10 indizeak (H-10 ere esaten zaio): adierazten du gutxienez hamar aipamen jasotako zenbat argitalpen akademiko idatzi dituen egile batek. Googleren beste metrika bat da, eta Google Akademikoan ikus daiteke, egile bakoitzaren profilaren barruan.
  • Altmetric (lehi berri batetan irekiko da): ikerketaren gizarte-inpaktua neurtzen du, sare sozialetan, blogetan eta Wikipedian sortu dituen elkarrekintzen kopuruaren bidez. Ez du ordeztu nahi aipamen-zenbaketan oinarritutako metodologia tradizionala, osatu baizik.
  • DORA (lehi berri batetan irekiko da): Ikerketaren ebaluazioari buruzko San Frantziskoko Adierazpenaren gaztelaniazko testua (2012ko abenduaren 16koa). Emaitza zientifikoen kalitatea ebaluatzeko modua hobetzeko gomendioak jasotzen ditu, besteak beste, aldizkarietan oinarritutako metriken erabilera ezabatzea, hala nola inpaktu-faktorea.
  • Leiden Manifesto for Research Metrics (lehi berri batetan irekiko da): Leiden-en manifestua (2015) hainbat hizkuntzatara itzulita dago, gaztelania eta euskara barne, eta hamar printzipio adierazten ditu ikerketaren ebaluazioan metriken erabilera okerra saihesteko.

Azken aldaketako data: