Osasun Saila

Kirurgia plastikoa

Kirurgia plastikoko interbentzioa gorputzeko gune jakinen bat hobetzeko edo konpontzeko egiten den operazio kirurgikoa da.

Gune ohikoenak honako hauek dira:

  • Aurpegia (betazalak, sudurra, masailak; hemen barne hartzen dira lifting edo azala teinkatzea edota zimurrak ezabatzea).
  • Belarriak.
  • Bularrak (tamaina handiagotzea edo murriztea, forma aldatzea, etab.)
  • Sabela eta ipurmasailak (liposukzioaren bidez, koipe metaketak ezabatzeko edo mesoterapiaren bidez, zelulitisari aurre egiteko, adibidez).

Kirurgia plastikoa bi motatakoa izan daiteke:

  • Kirurgia Plastiko Konpontzailea. Mota honetako kirurgiaren helburua trafiko istripu, erredura, etab. jasan dituztenen zauriondoen itxura fisikoa eta funtzioa hobetzea izaten da.
  • Kirurgia Plastiko Estetikoa. Kirurgia mota honen helburua aurpegiko edo gorputzeko harmonia hobea lortzea da; egokitze estetiko bat lortu nahi duten pertsonek egiten dute, nahiz eta inongo osasun arazorik ez izan.

Ez da ahaztu behar, kasu gehienetan, beste edozein bezalako operazio kirurgiko bat dela eta, ondorioz, bere arriskuak dituela. Gerta daitezke, adibidez, hemorragiak, infekzioak, anestesiarekin loturiko arazoak, etab. Horregatik, mota honetako operazio bat egin aurretik ongi pentsatu beharra dago. Operazioa ez da izaten konponbide bakarra. Kirofanora joateko erabakia hartu aurretik, dauden beste aukerak kontuan hartzea eta analizatzea komeni da.

Edonola ere, operatzea erabakitzen baduzu,

  • Egiazta ezazu hautatu duzun zentroak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren baimena daukala.
  • Egiazta ezazu operazioa egingo dizunak baduela horretarako exijitzen den titulua eta kolegiatua dagoela.
  • Informa zaitez zer-nolako teknikak eta metodoak erabiliko diren operazioan.
  • Informa zaitez zer-nolako arriskuak eta ondorioak izan ditzakeen operazioak.
  • Exiji ezazu egin diezazutela operazio aurreko azterketa bat.
  • Eska ezazu idatzizko aurrekontu bat.
  • Gorde itzazu operazioari buruz daukazun dokumentazio kliniko guztia eta faktura. Ondo etorriko zaizkizu inoiz erreklamaziorik egitea pentsatzen baduzu.

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail:dirsalud-san@euskadi.eus