Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Klima-aldaketaren alorrean Euskadirentzat proiektatzen diren eszenarioak

Klima-aldaketaren aurkako borrokaren lehenengo urratsa da iragartzea zer-nolakoak izango diren klima-baldintzak etorkizunean. Alde horretatik, IPCCk klimaren joerei buruzko proiekzioak egiten ditu aldizka, zirkulazio globaleko ereduen bitartez (GCM-General Circulation Models), zenbait eszenario planteatuz.

GMCen bereizmen espaziala ehunaka kilometrokoa da, eta, beraz, ez dute ahalbidetzen eskualdeetako heterogeneotasunak kontuan hartzea. Klima-eszenarioak bereizmen espazial egokiarekin sortzea nahitaez egin behar den lehenengo urratsa da, bai klima-aldaketari buruzko ezagutza hobetzeko eta bai aurrera egiteko inpaktuen, ahulezien eta balizko egokitze-bideen identifikazio eta ebaluazioan. Europaren alorrean, 0.11ºko bereizmena (12x12 km2 inguru) lortzen duten ereduekin lan egiten da.

Eskualde mailan lan egiteko prozesuarekin jarraituz, Klimatek proiektuen baitan “klima-aldaketari buruzko bereizmen handiko Eskualdeko Eszenarioak Euskadirako” azterlana egin da, eta hortik hauxe ondorioztatu da.

  • Bereizmen espazial handiko (1 km x 1km) klima-atlas bat (1971-2015 garaiko eguneroko datuak), oinarrizko aldagaiekin (prezipitazioak, batez besteko tenperaturak, tenperatura handiena eta tenperatura txikiena):
    • 1) Estazio meteorologikoetako datu historikoak (eguneroko oinarrizko aldagaiak)
    • 2) EAEko bereizmen handiko klimatologia historikoa (eguneroko oinarrizko aldagaiak, 1 km x 1 km)
  • klima-aldaketaren eszenarioak XXI. menderako (2011-2040, 2041-2070, 2071-2100), bereizmen espazial handiarekin (1 km x 1 km), RCP4.5 eta RCP8.5 esperimentuetarako sortuak, Euro-CORDEX proiektuaren baitan RCMekin egindako simulazioetatik abiatuta:

Atlasetik eta eszenarioetatik datu erabilgarriak atera ahal izango dira klima-aldaketak Euskadin izan ditzakeen inpaktuak sektoreka eta lurraldeka aztertzeko.

Bereizmen espazial txikiagoz aurretik egindako azterlanek oinarrizko klima-aldagaien aldaketa esanguratsuak erakusten zituzten.

Azken aldaketako data: