Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Herritarrak eta klima-aldaketa

Klima-aldaketa eta energia

Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak, Ihobe Ingurumen Jarduketarako sozietate publikoarekin eta EEE Energiaren Euskal Erakundearekin elkarlanean eta Gasteiz, Bilbo eta Donostiako udalen laguntzarekin, azterlan bat egin du EAEko biztanleek energiari eta klima-aldaketari buruz duten pertzepzioa ezagutzeko; bada lehenengo azterketa horren emaitzen arabera, EAEko biztanleen % 90ek uste dute klima-aldaketa gertatzen ari dela, eta % 80a baino gehiago kezkatuta dago ingurumenaren arazo horrekin. Urriaren 5etik 11ra bitartean elkarrizketa batzuk egin zitzaizkien EAEko 18 urteko eta gehiagoko mila biztanleri, helburu nagusia baitzen EAEko biztanleek klima-aldaketari eta energiari lotutako gai batzuen gainean duten portaera neurtzea.

Asko egin dezakezu klima-aldaketaren aurka. Baldin eta gizakiaren jarduna bada gure klima nahasten ari dena, geu gara, hain zuzen, joera hori alda dezakegunak. Gure esku dago lemari indarrez heldu eta erabateko bira egitea. Ondoren aurrera eraman ahal dituzun jarduketa batzuk proposatzen dizkizugu, lagungarri baitira planeta osasuntsua izan dezagun, orain eta etorkizunean.

Azken aldaketako data: