Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Klima-aldaketa

Klima-aldaketaren arazoa arazo globala da. Alegia, berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak (BEG) —karbono dioxidoa (CO2) , metanoa (CH4) eta oxido nitrosoa (N2O)— jatorriz lokalak dira, baina Lurraren atmosferaren konposizioan duten eragina ez da emisioak sortu diren eremu lokal jakin batera bakarrik mugatzen. Berotegiefektua eragiten duten gasek ez dute mugarik. Atmosferan barreiatzen dira, eta modu globalean eragiten diote atmosferaren konposizioari. Beraz, emisioen ondorioz sortzen diren inpaktuek ere mundu guztiari eragiten diote, hau da, Lurreko gizateria osoari, ekosistema guztiei eta biodibertsitateari.

Azken aldaketako data: