Osasun Saila

Haurrentzako eta nerabeentzako berariazko arreta.

Haurrentzako eta nerabeentzako berariazko arreta. (8. artikulua, eta arrazoibidea II. kapituluan [42.-43. or.])

  • Jaioberria amaren ondoan egoteko eskubidea. (8.a artikulua)
  • Jaiotzean zuzen identifikatua izateko eskubidea. (8.b artikulua)
  • Haurraren osasun-liburuxka izateko eskubidea. Liburuxkan jasoko dira osasun-prebentzioko eta osasuna babesteko ekintza egokiak. (8.c artikulua)
  • Txerto-egutegiaren arabera immunizatzeko, indarrean diren prebentzio-programetan sartzeko eta, behar izanez gero, arreta goiztiarra jasotzeko eskubidea. (8.d artikulua)
  • Norberaren osasun-egoerari buruzko informazio behar bezala egokitua eta orientabide terapeutiko egokia jasotzeko eskubidea. (8.e artikulua)
  • Norberaren iritzia azaltzeko eta baimena emateko eskubidea, indarra duen legerian jasotako egoerak eta inguruabarrak gertatuz gero. (8.f artikulua)
  • Behar diren zainketak jasotzeko eskubidea, agintaritza judizialarengana jotzea beharrezko balitz ere. (8.g artikulua)
  • Ospitaleratzea ahal den neurrian saihesteko eskubidea. Horretarako, anbulatorioek lokal egokiak izan ditzaten sustatuko da. (8.h artikulua)
  • Osasun mentaleko zentroetan haur eta nerabeen berariazko beharrei erantzuteko baldintzak ezartzen joateko eskubidea. (8.i artikulua)
  • Ospitalean daudenean —lehentasunez eremu pediatrikoetan—, banaka artatuak izateko, gurasoekin egoteko edo haiekin harremanetan jartzeko, eskola-heziketarekin jarraitzeko eta jolas-baliabide egokiak izateko eskubidea. (8.j artikulua)
Azken aldaketako data:  2016/04/07