Osasun Saila

Hamaiketako eta merienda osasungarriak

Egunean zehar hiru otordu nagusien artean ordu asko pasatzen badira, goiz erdian janariren bat (hamaiketakoa) edo arratsalde erdian (merienda) hartzea beharrezkoa izan daiteke.

Hamaiketakoan eta meriendan sar daitezke egun horretan plateraren proportzioak osatzeko falta zaizkizun jakiak.

Onena, fruta edo barazki pieza bat edo gehiago (fruta osoa edo zatitua, mazedonia, azukrerik gabeko fruta edo barazki irabiatuak, azenarioa edo apioa tiratan, edo beste edozein barazki).

Almuerzo y merienda saludable

Gosez geratzen bazara, proteinak edo karbohidratoak gehitu ditzakezu. Aukera osasungarriak izan daitezke:

  • Fruitu lehorrak.
  • Bihi osoko ogitartekoa, honako jakiekin: tomatea, letxuga, aguakatea, gazta, arrautza egosia edo tortilla, izokina, humusa...
  • Jogurt naturala (azukreztatu gabea; horrela, gehitzen diozun azukrea kontrolatu ahal izango duzu).
  • Azukrerik gabeko zereal-opilak.
  • Plater osasungarrian sartutako beste edozein aukera.

Gozokiak, opilak, gailetak, azukredun edariak (zukuak, irabiatuak, jogurt edangarriak, etab.), hestebeteak edo fianbrea (urdaiazpiko egosia, saltxitxoia, mortadela, indioilar-fianbrea, etab.) meriendan kontsumitzea oso noizbehinka bakarrik egin beharko litzateke.

Txokolatea sartzea aukeratuz gero, hobe % 75eko portzentajearekin edo handiagoarekin, azukre gutxiago baitu.

Saia zaitez ordu artean ez jaten, batez ere, plater osasungarrian ez dauden elikagaiak.

Azken aldaketako data: