Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Indarrean dagoen deialdia

Laburpena

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko Uztailaren 30eko Aginduaren bidez, entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2018an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak (LANHITZ) emateko araubidea ezarri eta deialdia egin da.

Lanhitz Agindua (2018)

Pertsona edo entitate interesdunek bide elektronikoak erabili behar dituzte prozedurako izapide guztiak egiteko, kontsultatzeko eta eskatzeko.

Eskabideak, erantzunkizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta bestelako ereduak modu elektronikoan izapidetzeko zehaztapenak euskadi.eus atarian dituzu:  https://euskadi.eus/diru_laguntza/-/2018/lanhitz/eu daude eskuragarri.

Eskaeraren ondorengo izapideak, honako gune honen bitartez egin beharko dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/y22-izapide2/eu/