Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

90eko hamarkadan abian jarritako ekimena

Lantegietako jarduna euskalduntzeko kezkak eta ahaleginak 1977tik aurrera sortu ziren gune euskaldunetako enpresa ertain-handietan eta kooperatiben artean. Nolanahi ere, lehen ekimen planifikatuak 1990. urtean hasi ziren.

1990-1996

  1. urtean Euskararen Aholku Batzordeak Euskararen normalizazio enpresa-munduan. Oinarrizko irizpideak izeneko txostena idatzi zuen. Garai hartako Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusia zenak irizpide horiei jarraiki, enpresa-mundua euskalduntzeko programaren oinarriak jarri zituen horretarako baliabideak bideratuz. Hitzarmenen bidez, kasu batzuetan, eta diru-laguntza bidez, beste batzuetan, esperientzia pilotuak jarri ziren martxan: Elay enpresan Elhuyarren eskutik; Arlan enpresan Artezen eskutik eta Ikerlan enpresan Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Udal euskaltegien eta euskaltegi pribatuen sarea eratu berri zegoen ordurako, eta enpresetako euskalduntze-alfabetatzean parte hartzen hasi ziren.

1997-1999

1997an era pilotuan landutako esperientzia beste enpresa batzuetara zabaltzea erabaki zuen HPSk, horretarako dirulaguntza-lerro berria sortuz erakunde pribatuetarako agindu orokor baten barruan. Hasierako deialdi haiek urte anitzekoak izan ziren. 2004tik aurrera, ordea, urte bakarreko deialdia da.

1998an zehar Euskararen Aholku Batzordeak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) taxutu zuen, eta 1999an Eusko Legebiltzarrak berretsi egin zuen. Plan hori hizkuntzaren normalizazio eskuratzen jarraitzeko plan estrategikoa da, eta lau proposamen nagusi egin zituen lan-mundurako: eremu horretarako marko orokorra taxutzea, enpresetako euskara-planen osagai nagusiak zehatzea, enpresa-planak enpresa gehiagotara zabaltzeko beharrezkoak diren giza eta diru-baliabideak jartzea, eta arlo sozio-ekonomikoko eragile desberdinen atxikimendua lortzea.

1999an Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hitzarmen bat sinatu zuen Québeceko Gobernuaren Hizkuntza Politikarako Idazkaritzarekin. Lankidetza horri esker, enpresetako euskara-planetan aintzat hartu beharreko irizpideak landu ziren.

2000tik aurrera

  1. urtean, Kultura sailak, Industria, Merkataritza eta Turismo sailarekin eta Justizia, Enplegu eta gizarte Segurantza Sailarekin batera, diru-laguntza deialdia atera zuen, euskara-plana egin eta garatu nahi zuten EAEko entitate pribatuetarako. Hasierako deialdi haiek urte anitzekoak izan ziren. 2004tik aurrera, ordea, urte bakarreko deialdia da.

2005ean Euskararen Aholku Batzordeak beste txosten bat idatzi zuen: Esparru sozio-ekonomikoan euskara biziberritu eta hizkuntza-normalizaziorako hurbilpen sistematikoagoa eta eraginkorragoa izateko irizpideak eta estrategiak.

2005ean, euskara-planak estandarizatu eta homogeneizatzeko asmoz, LanHitz programa garatu zuen Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak foru-aldundiekin eta EUDELekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzako Industria eta Lan Sailekin bat eginik. Badu, bestalde, enpresari-elkarteen eta sindikatu nagusien bermea. Programa horren helburua enpresetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko modua proposatzea modu errazean, egungo kudeaketa-sistemak jarraituz, euskara entitatean txertatuz, egoera soziolinguistikoa kontuan hartuz, eta borondatean eta baliabideetan oinarrituz. Proiektu horren barruan, enpresetan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa ziurtatzeko ebaluazio-sistema bat sortzea aurreikusi zen. Horren emaitza Bikain, Euskararen Kalitate ziurtagiria da.

2008tik 2010era Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Agindu bakarrean jaso zituen bere ohiko bost deialdiak (EBPN, Hedabideak, Euskalgintza, IKT eta LanHitz).

2011ri dagokionez, ordea, modalitate bakoitza bere aldetik bideratu eta argitaratzea erabaki zen, tramitazioa eta kudeaketa arintzeko eta herritarrei eskaera egiterakoan nahasketak saihestuz (agiriak, epeak, etab.) erraztasun handiagoa eskaintzeko.

Gainera, 2012an lehen aldiz tramitazio telematikorako bidea ireki zen eta 2017tik hasita izapide guztiak egoitza elektronikoaren bidez egin behar dira halabeharrez, hau da, era telematikoan.

2018an kudeaketa-plana baloratu eta berori bakarrik lagundu zen diruz. Lehen euskara-planaren diseinua ez zen jada aparte baloratuko; enpresa berrien kasuan, aurrekontuan horri buruzko gasturen bat aurkeztuz gero, diruz lagundu zitzaien, baina hainbat muga jarrita. Kudeaketa-plana Erreferentzia Marko Estandar (EME) berriaren arabera egin zen, eta, hori dela eta, Planhitz aplikazioaren ordez hainbat formulario erabili ziren. 2018ra arte erakunde bakoitzak gehienez jaso zezakeen diru kopurua berdina zen guztientzat, baina deialdi honetan, jaitsi egin zen HPSren diru-laguntza 12 urtetik gora jaso duten entitateen kasuan. Horiei hainbat muga jarri zaizkie itzulpen-, prestakuntza- eta aholkularitza-enpresen gastuetarako.

 

  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko 2018ko deialdia eta ebazpena:

  • AGINDUA, 2018ko uztailaren 30ekoa (leiho berri batean irekitzen da), Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2018an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak (Lanhitz) emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena.
  • EBAZPENA, 2018ko abenduaren 5ekoa, (leiho berri batean irekitzen da) Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Lanhitz deialdiari dagozkion 2018ko diru-laguntzak esleitzen dituena.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko 2017ko deialdia eta ebazpena:

  • AGINDUA, 2017ko ekainaren 27koa (leiho berri batean irekitzen da), Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuarena, entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2017an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak (Lanhitz) emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena.
  • EBAZPENA, 2017ko abenduaren 29koa (leiho berri batean irekitzen da), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Lanhitz deialdiari dagozkion 2017ko diru-laguntzak esleitzen dituena.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko 2016ko deialdia eta ebazpena:

  • AGINDUA, 2015eko abenduaren 23koa (leiho berri batean irekitzen da), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2016an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak (Lanhitz) emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena.
  • EBAZPENA, 2016ko uztailaren 7koa (leiho berri batean irekitzen da), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Lanhitz deialdiari dagozkion 2016ko diru-laguntzak esleitzen dituena.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko 2015eko deialdia eta ebazpena:

  • AGINDUA, 2014ko abenduaren 26koa (leiho berri batean irekitzen da), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2015ean euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak (Lanhitz) ematea arautzen duena.
  • EBAZPENA, 2015eko abenduaren 30ekoa (leiho berri batean irekitzen da), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Lanhitz deialdiari dagozkion 2015eko diru-laguntzak esleitzen dituena.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko 2014ko deialdia eta ebazpena:

  • AGINDUA, 2014ko ekainaren 18koa (leiho berri batean irekitzen da), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2014an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak (Lanhitz) ematea arautzen duena.
  • EBAZPENA, 2014ko azaroaren 12koa (leiho berri batean irekitzen da), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Lanhitz deialdiari dagozkion 2014ko diru-laguntzak esleitzen dituena.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko 2013ko deialdia eta ebazpenak:

  • AGINDUA, 2013ko maiatzaren 2koa (leiho berri batean irekitzen da), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2013an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak (Lanhitz) ematea arautzen duena.
  • EBAZPENA, 2013ko uztailaren 24koa (leiho berri batean irekitzen da), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Lanhitz deialdiari dagozkion 2013ko diru-laguntzak esleitzen dituena.
  • EBAZPENA, 2013ko irailaren 12koa (leiho berri batean irekitzen da), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Lanhitz deialdiari dagozkion 2013ko diru-laguntzak esleiten dituen Ebazpena aldatzen duena.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko 2012ko deialdia eta ebazpena:

  • AGINDUA, 2012ko maiatzaren 9koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 295 KB), Kulturako sailburuarena, entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2012an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak (Lanhitz) ematea arautzen duena.
  • EBAZPENA, 2012ko abenduaren 10ekoa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 276 KB), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Lanhitz deialdiari dagozkion 2012ko diru-laguntzak esleitzen dituena.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko 2011ko deialdia eta ebazpena:

  • AGINDUA, 2011ko apirilaren 20koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 616 MB), Kulturako sailburuarena, entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2011n euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak (Lanhitz) ematea arautzen duena.
  • EBAZPENA, 2011ko abenduaren 15ekoa (pdf, 247 KB), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Lanhitz deialdiari dagozkion 2011ko diru-laguntzak esleitzen dituena.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko 2010eko deialdia eta ebazpena:

  • AGINDUA, 2010eko ekainaren 3koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 2,34 MB), Kulturako sailburuarena, 2010ean Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatutako programen kontura diru-laguntzak ematea arautzen duena.
  • EBAZPENA, 2010eko azaroaren 26koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 194,26 kB), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, LHT deialdiari dagozkion 2010eko diru-laguntzak esleitzen dituena.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko 2009ko deialdia eta ebazpena:

  • AGINDUA, 2008ko abenduaren 24koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 2,24 MB), Kultura sailburuarena, 2009an Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatutako programen kontura diru-laguntzak ematea arautzen duena.
  • EBAZPENA, 2009ko abuztuaren 26koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 241,77 kB), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, LanHitz (LHT) deialdiari dagozkion 2009ko diru-laguntzak esleitzen dituena
  • HUTSEN ZUZENKETA (leiho berri batean irekitzen da)(pdf, 65,72 kB), ondoko ebazpenarena: "Ebazpena, 2009ko abuztuaren 26koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, LanHitz (LHT) deialdiari dagozkion 2009ko diru-laguntzak esleitzen dituena".
  • EBAZPENA, 2009ko azaroaren 25ekoa (leiho berri batean irekitzen da)(pdf, 72,73 kB), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, LanHitz deialdiari dagozkion 2009ko diru-laguntzak esleitzen dituena.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko 2008ko deialdia eta ebazpena:

  • AGINDUA, 2007ko abenduaren 19koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 1,70 MB), Kultura sailburuarena, 2008an Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatutako programen kontura diru-laguntzak ematea arautzen duena. VI. kapitulua. Entitate pribatuek eta zuzenbide publikoko korporazioek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten lantokietan euskararen erabilera-planak egin edota 2008an garatzeko diru-laguntzak (LANHITZ).
  • EBAZPENA, 2008ko ekainaren 30ekoa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 484,47 kB), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, LanHitz deialdiari dagozkion 2008ko diru-laguntzak esleitzen dituena.
  • EBAZPENA, 2008ko abenduaren 2koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 84,49 kB), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, LanHitz deialdiari dagozkion 2008ko diru-laguntzak esleitzen dituena.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko 2007ko deialdia eta ebazpena:

  • AGINDUA, 2007ko urtarrilaren 24koa (leiho berri batean irekitzen da)(pdf, 90 kB), Kultura sailburuarena, entitate pribatuek eta zuzenbide publikoko korporazioek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten lantokietan euskararen erabilera-planak egin edota 2007an garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.
  • EBAZPENA, 2007ko ekainaren 26koa (leiho berri batean irekitzen da)(pdf, 82,69 kB), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, entitate pribatuek eta zuzenbide publikoko korporazioek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten lantokietan euskararen erabilera-planak egin edota 2007an garatzeko esleitutako dirulaguntzen berri ematen duena.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko 2006ko deialdia eta ebazpena:

  • AGINDUA, 2006ko apirilaren 26koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 90,67 kB), Kultura sailburuarena, entitate pribatuek eta zuzenbide publikoko korporazioek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten lantokietan euskararen erabilera-planak 2006an garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.
  • EBAZPENA, 2006ko abuztuaren 4koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 51,30 kB), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, entitate pribatuek eta zuzenbide publikoko korporazioek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten lantokietan euskararen erabilera-planak 2006an garatzeko esleitutako diru-laguntzen berri ematen duena.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko 2005eko deialdia eta ebazpena:

  • AGINDUA, 2005eko maiatzaren 25ekoa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 94,49 kB), Kultura sailburuarena, entitate pribatuetan eta zuzenbide publikoko korporazioetan euskara-planak garatzeko edota koordinazio-jarduerak aurrera eramateko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.
  • EBAZPENA, 2005eko azaroaren 28koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 99,46 kB), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, entitate pribatuetan eta zuzenbide publikoko korporazioetan euskara planak garatzeko edota koordinazio-jarduerak aurrera eramateko esleitutako dirulaguntzen berri ematen duena.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko 2004ko deialdia eta ebazpena:

  • AGINDUA, 2004ko martxoaren 29koa (pdf, 101,74 kB), Kultura sailburuarena, entitate pribatuetan eta zuzenbide publikoko korporazioetan euskara-planak garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen 2003ko Aginduari 2004ko ekitaldian ezartzeko behar diren egokitzapenak egiten dizkiona. 
  • EBAZPENA, 2004ko irailaren 16koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 101,27 kB), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, entitate pribatuetan eta zuzenbide publikoko korporazioetan euskara planak garatzeko esleitutako dirulaguntzen berri ematen duena.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko 2003ko deialdia eta ebazpena:

  • AGINDUA, 2003ko uztailaren 29koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 127,56 kB), Kultura sailburuarena, entitate pribatuetan eta zuzenbide publikoko korporazioetan euskara planak garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.
  • EBAZPENA, 2003ko abenduaren 30ekoa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 76,44 kB), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, entitate pribatuetan eta zuzenbide publikoko korporazioetan euskara planak garatzeko esleitutako dirulaguntzen berri ematen duena.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko 2002ko deialdia eta ebazpena:

  • AGINDUA, 2002ko uztailaren 10ekoa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 68,66 kB), Kultura sailburuarena, entitate pribatuetan euskara planak garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen 2000ko urriaren 18ko Aginduari 2002ko ekitaldian ezartzeko behar diren egokitzapenak egiten dizkiona.
  • EBAZPENA, 2002ko abenduaren 26koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 102,26 kB), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, entitate pribatuetan euskara planak garatzeko esleitutako dirulaguntzen berri ematen duena.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko 2001eko deialdia eta ebazpena:

  • AGINDUA, 2001eko otsailaren 20koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 126,88 kB), Kultura sailburuarena, 2000.eko urriaren 18ko Aginduari 2001eko ekitaldian ezartzeko behar diren egokitzapenak egiten dizkiona. Agindu horren bitartez entitate pribatuetan euskara planak garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautu zen.
  • EBAZPENA, 2001eko urriaren 18koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 152,03 kB), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, entitate pribatuetan euskara planak garatzeko esleitutako dirulaguntzen berri ematen duena.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko 2000ko deialdia eta ebazpena:

  • AGINDUA, 2000ko urriaren 18koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 142,92 kB), Kultura sailburuarena, entitate pribatuetan euskara planak garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena
  • EBAZPENA, 2000ko abenduaren 29koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 136,16 kB), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, entitate pribatuetan euskara planak garatzeko esleitutako dirulaguntzen berri ematen duena.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko 1999ko deialdia eta ebazpena:

  • AGINDUA, 1999ko maiatzaren 26koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 65,67 kB), Kultura sailburuarena, euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.
  • ERABAKIA, 1999ko irailaren 27koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 73,11 kB), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duen Kultura sailburuaren 1999ko maiatzaren 26ko Agindura aurkeztutako eskabideez harturiko ebazpenaren berri ematen duena.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko 1998ko deialdia eta ebazpena:

  • AGINDUA, 1998ko apirilaren 29koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 84,37 kB), Kultura sailburuarena, euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.
  • ERABAKIA, 1998ko abuztuaren 31koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 51,81 kB), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duen Kultura sailburuaren 1998ko apirilaren 29ko Agindura bildutako eskabideez harturiko ebazpenaren berri ematen duena.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko 1997ko deialdia eta ebazpena:

  • AGINDUA, 1997ko apirilaren 17koa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 71,37 kB), Kultura sailburuarena, euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.
  • ERABAKIA, 1997ko abuztuaren 1ekoa (leiho berri batean irekitzen da) (pdf, 61,08 kB), Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duen Kultura sailburuaren 1997ko apirilaren 17ko Agindura bildutako eskabideez harturiko ebazpenaren berri ematen duena.

Guztira, urte hauetan zehar 441 entitate ezberdinek jaso dute diru-laguntza lantokietako euskararen erabilera-planak garatzeko. Hauetako gehienek, gainera, hainbat urtetan jaso dute diru-laguntza, izan ere, urte anitzeko planak garatu baitituzte.

URTEA

DIRUZ LAGUNDUTAKO ESKABIDEAK

ESLEITUTAKOA

2004-2013

1452

20.537.178,77 €

2004

81

961.572,03 €

2005

100

1.135.968,19 €

2006

120

1.753.917,09 €

2007

141

2.303.308,33 €

2008

175

2.661.993,58 €

2009

175

2.643.715,55 €

2010

162

2.400.000 €

2011

156

2.400.000 €

2012

163

2.285.000 €

2013

179

1.991.704 €

2014

162

1.944.800 €

2015

156 (gehi 3 elkargo)

1.594.800 €

2016

166 (gehi 5 elkargo)

1.650.000 €

2017

138

1.650.000 €

2018

136

1.650.000 €

 

2008ko deialdian berrikuntza egon zen: onartutako aurrekontuarena. Diru-laguntza esleitzeko momentuan, egitasmoan jasotako lan-bolumenari Aginduak jasotako tarifak eta mugak aplikatu eta aurrekontu onartua kalkulatzen da. Deialdi horren justifikazio-garaian, honela, askoz ere gutxiago doitu behar izan dira hasiera batean esleitutako diru-laguntzak aurreko deialdietan baino.

Urtea

Hasierako ebazpena

Behin betiko ebazpena (zuriketaren ostekoa)

Doiketa

2007

2.303.308,33 €

2.121.657,04 €

% 7,89

2008

2.661.993,58 €

2.589.201,78 €

% 2,73

2009

2.648.148,25 €

2.535.385,36 €

% 4,26

2010

2.400.000 €

2.378.828,24 €

% 0,88

2011

2.400.000 €

2.400.000 €

% 0

2012

2.285.000 €

2.243.985,53 €

% 1,79

2013

1.991.704 €

1.982.012,28 €

% 0,49

2014

1.944.800 €

1.907.612,72 €

% 1,91

2015

1.594.800 €

1.462.336,87 €

% 8,30

2016

1.650.000 €

bukatzeke

 

2017

1.650.000 €

bukatzeke

 

2018

1.650.000 €

 bukatzeke

 

 

Tamainari dagokienez, hauek dira azken urte hauetako datuak:

 

2010

2011

2012

2013

2014

2015

2016

2017

 2018

Hamar langiletik beherakoak

11

9

11

14

14

23

19

13

 52

Berrogeita hamar langiletik beherakoak eta hamarretik gorakoak

48

41

41

47

39

51

47

41

 57

Berrogeita hamar langiletik gorakoak

103

106

111

118

109

114

105

84

 44

 

Diruz lagundutako enpresa horiek guztiek batzen duten langile-kopuruari dagokionez, honako bilakabide hau ikus dezakegu:

URTEA

ENPRESA KOPURUA

LANGILE KOPURUA

PLANAK ERAGINDAKO LANGILEAK

2004

81

29.640

4.705

2005

100

35.048

6.186

2006

120

41.913

6.694

2007

141

40.482

8.071

2008

175

40.610

5.933

2009

175

46.684

7.501

2010

162

45.350

7.603

2011

156

47.984

7.708

2012

168

51.855

8.667

2013

179

47.168

8.943

2014

162

42.867

12.056

2015

156 (LH2n)

44.285

23.823

2016

166 (LH2n)

42.385

22.279

2017

138

42.664

22.373

2018 

136

49.971

28.175

 

Nolanahi ere, gero eta enpresa txiki gehiago aurkeztu arren, inplikatutako langile kopuruak gora egin du urtetik urtera eta hori bat dator deialdiaren helburu nagusiarekin