Gutuna: Kexa adierazi / kexa bati erantzun

Agiri-ereduen bankua

Kexa adierazi / Kexa bati erantzun

Sarreratxoa egin ondoren gure kexa azaltzeari ekingo diogu, ahalik eta informazio eta datu gehien adieraziz. Oso argi utzi behar da zergatik kexatzen garen eta ordainetan zerbait eskatzen dugun ala ez.

Kexari erantzuteko gutuna bada, arazoa zergatik gertatu zen azaltzeaz gain, bezeroari ordain moduan zer eskaintzen diogun ere aipatuko dugu.

Kexa adierazi

Zure dendan erosi genuen kutxaren kanpoaldean argi eta garbi aipatzen zen barruan auto telegidatua eraikitzeko behar ziren pieza guztiak zeudela. Hori egin ahala, sei torloju eta bost azkoin falta direla ohartu gara. Beraz, falta zaizkigunak postaz bidaltzea eskatzen dizuegu.


En el exterior de la caja que compramos en tu tienda, se especificaba claramente que incluía todas las piezas necesarias para construir el coche teledirigido. Según empezamos a montarlo, nos dimos cuenta de que faltaban seis tornillos y cinco tuercas. Por ello, os pedimos que nos enviéis por correo las piezas que nos faltan.

Kexa bati erantzun

Gure agentzian abuztuaren 1ean sinatu zenuen kontratuaren 14. klausulan argi eta garbi zehazten zen, hitzartutako hotelean (Asian Hotela) lekurik egon ezean, ezaugarri antzekoak dituen beste batera eramango zintugula. Hala ere, oso ondo azaltzen duzun moduan, egon zinen hotela (Magestic Hotela) bi izarrekoa da, eta ez hirukoa, zehaztu genuen bezala.
Gure hornitzaileekin harremanetan jarri ondoren, jakin izan genuen aste horretan gas istripua gertatu zela hotel gune horretan eta lau hotel itxi behar izan zituztela. Asia Hotela izan zen horietako bat. Hortaz, uneko arazoei aurre egiteko ez zen beste modurik egon. Berriz ere, izugarri sentitzen dugula esan beharra daukagu.
Telefonoz esan genizun bezala, eragindako kalteen ordainetan, bidaiaren zenbatekoaren %50 itzuliko dizugu. Horretarako, agentziatik berriro pasatzeko eskatzen dizugu.


En la cláusula nº 14 del contrato que firmó el día 1 de agosto, se explica claramente que en caso de no existir vacantes en el hotel concertado (Hotel Asia), le llevaríamos a un hotel de características similares. A pesar de esto, como muy bien explica, el hotel donde se alojó (Hotel Magestic) es de dos estrellas y no de tres como acordamos.
Tras ponernos en contacto con nuestros proveedores, supimos que esa semana hubo un accidente de gas en la zona hotelera y cuatro hoteles se vieron obligados a cerrar. El Hotel Asia fue uno de los que tuvo que cerrar. Así que no hubo otra opción para solucionar ese problema puntual. De nuevo le expreso que sentimos muchísimo lo ocurrido.
Como le comunicamos por teléfono, a modo de compensación, le devolveremos el 50% del importe del viaje. Para lo que le pedimos que pase otra vez por la oficina.

 

 

Azken eguneratzea: 2007/01/11