Eusko Jaurlaritza

Erregistro elektroniko orokorra

Erregistro elektroniko orokorrak honetarako balio du: bitarteko elektronikoak erabiliz idazkiak, eskabideak eta jakinarazpenak bidaltzeko Euskal Autonomia Elkarteko Administrazio Publikoaren barnean (Eusko Jaurlaritza eta erakundeak).

Administrazio Publiko guztiarentzat (orokorra eta instituzionala) bakarra da eta Zuzenean zerbitzuak kudeatzen du (Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza, Gobernantza Publiko eta Autogobernu saila).

Sarbidea erregistrora

Erregistro elektronikoa Egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen tramitazio elektronikoan bertan integratuta dago (tramiteen katalogora sar zaitezke):

  • Jaso-agiri gisa emango da, automatikoki, dokumentuaren kopia autentikatu bat, aurkezpen-data eta orduarekin eta erregistroaren sarrera-zenbakiarekin.
  • Eskaerarekin batera dokumentuak aurkezten direnean, dokumentuen jaso-agiri bat ere, haien osotasuna eta gaitzespenik eza bermatuko duena.

Beste bide batzuk:

Data eta ordu ofiziala

Erregistro elektroniko orokorrak, epeen zenbaketari dagokionez, Egoitza elektronikoaren data eta ordu ofizialari jarraitzen dio:

  • Data: 2024/03/19
  • Ordua: 09:40:06

Egutegi ofiziala

Idazkiak, eskabideak eta jakinarazpenak urteko egun guztietan eta 24 orduetan aurkez ditzakezu.

Egun baliodunetan ezarritako epe zenbaketan, erregistro honetarako egun baliogabeak hauek izango dira: 

Egoitza elektronikoaren egun baliogabeen egutegia

Oharra: Aurkezpen bat egun baliogabe batean egin bada, aurkezpen hori hurrengo lehen egun baliodunaren lehen orduan egin dela ulertuko da, non eta arau batek ez duen berariaz onartzen bidalitakoa egun baliogabe batean jasotzea.