Eusko Jaurlaritza

Euskal Autonomia Erkidegoko fakturazio elektronikoaren Zerbitzua

Euskal Autonomia Erkidegoko fakturazio elektronikoaren Zerbitzua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzu bat da, sektore publikoko erakundeei ondasunak edo zerbitzuak ematen dizkieten hornitzaileen eskura jarria, faktura elektronikoak aurkezteko ez ezik, fakturen egoerari buruz kontsultak egiteko ere erabil daitekeena.

Fakturazio elektronikorako zerbitzuan alta emateko edota sartzeko, sartu zure ziurtagiri elektronikoa irakurgailuan eta sakatu aplikazioaren estekan:

Euskal Autonomia Erkidegoko fakturazio elektronikoaren Zerbitzua

Fakturazio elektronikoaren Zerbitzuaren aurkezpena

  • Noiz hasiko da

    Euskal Autonomia Erkidegoko fakturazio elektronikoaren zerbitzua 2015eko urtarrilaz geroztik ari da funtzionatzen, honako hauentzat jaulkitako fakturentzat: Administrazio Orokorra (Lehendakaritza eta gainontzeko sailak), Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoak, erakunde autonomoak (HABE, IVAP, EUSTAT, EMAKUNDE, OSALAN, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia, Kontsumobide, LANBIDE, Lehiaren Euskal Agintaritza eta GOGORA), Uraren Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, sozietate publikoak (Euskotren eta Eusko Trenbideak), Haurreskolak partzuergoa eta beste zenbait erakunde publiko (Herri Kontuen Euskal Epaitegia eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa).

  • Faktura elektronikoa aurkeztera behartutako erakundeak

    Administrazio publikoari ondasunak edo zerbitzuak eman dizkioten hornitzaile guztiek faktura elektronikoa jaulki eta igorri ahal izango dute. Nolanahi ere, honako erakunde hauek faktura elektronikoa aurkeztera behartuta daude:

    • Sozietate anonimoak
    • Erantzukizun mugatuko sozietateak
    • Espainiar nazionalitatea ez daukaten pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak
    • Espainiako lurraldean egoitza ez duten erakundeen sukurtsalak eta establezimendu iraunkorrak, zerga-araudiak xedatutako moduan.
    • Aldi baterako enpresa-elkarteak
    • Ekonomia-intereseko taldeak, Europako ekonomia-intereseko taldeak, pentsio-funtsak, arrisku-kapitaleko funtsak, inbertsio-funtsak, aktiboen erabilera-funtsak, hipoteka-merkatuaren erregularizazio-funtsak, hipoteka-titulizazioaren funtsak edo inbertsioen berme-funtsak.
  • Faktura elektronikoaren zenbatekoa

    Ez da beharrezkoa izango faktura elektronikoa aurkeztea baldin fakturaren zenbatekoa, BEZa barne, 5.000 eurora artekoa bada, edo fakturen hartzaileak Euskadik atzerrian dituen ordezkaritzak badira.

Zerbitzuaren deskribapena

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fakturazio elektronikoko Zerbitzuak aukera ematen die hornitzaileei faktura elektronikoak jaso ditzaketen Administrazioko organoei fakturak igortzeko , baita faktura horiek kontsultatzeko ere. Sistemak hartzaile den organoari igortzen dio faktura elektronikoa, eta, horrela, erraztu egiten die hornitzaileei fakturak bidaltzea, gune bakar batean zentralizatzen baititu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakunde guztiak, eta bateratu egiten baitu faktura elektronikoaren formatua.

  • Nola igorri fakturak

    Sistemak bi modu eskaintzen ditu faktura elektronikoak igortzeko:

    • Eskuz

      Egokiena da autonomoentzat eta enpresentzat, faktura gutxi jaulkitzen badituzte, kudeaketa-programarik ez badute, edo faktura elektronikoak legez indarrean dagoen facturae formatuan sortzen dituen ERPrik ez badute. Faktura elektronikoak web-atariaren bidez sartzen dira, handik oinarrizko lanak egin baitaitezke fakturen kudeaketan: jaulki, kontsultatu, bilatu...

      Web-atarian, besteak beste, honako hauek egin daitezke:

      • Fakturei alta eman eta haiek jaulki.
      • Sortuta dagoen faktura bat (legez indarrean dagoen faktura formatuan) plataformara inportatu. Aurreko hori sortaka ere egin daiteke, inportazioa zip fitxategi bat izanda egiten delako, eta horrelako fitxategietan faktura bat edo faktura-multzo bat egon daitekeelako.
      • Jaulkitako fakturak eta haien izapidetze-egoera eta -historia kontsultatu, fakturak zenbait irizpideren arabera iragazteko aukerarekin.
      • Posta elektroniko bidezko abisuak eta beste kudeaketa-datu batzuk konfiguratu.
    • Automatikoki

      Modu egokia da faktura-kopuru handiagoa jaulkitzen duten enpresentzat, kudeaketa-sistema edo ERPa fakturazio elektronikoko plataformarekin integratu nahi badute trukea guztiz automatikoa izan dadin.

      Nagusiki, ERPa eta plataforma integratzeko hiru modu daude:

      • Integrazioa konektore generikoaren bidez: fakturak kudeatzeko zure sistema ez badago integratuta, baina fakturak legez indarrean dagoen facturae formatuan sortzeko aukera ematen badu, ia automatikoki egin daiteke plataformarekiko integrazioa/komunikazioa. Hori "konektore generikoa" izeneko programari esker egin daiteke, fakturen bidalketa posta elektronikoaren antzera antolatzen eta kudeatzen baitu: sarrera eta irteerako erretilu-sistemaren bidez. Bidalitako eta jasotako fakturak zenbait direktoriotan biltegiratzen dira, eta ERPak haietatik inporta edo esporta ditzake. Era berean, konektore horrekin berarekin fakturen egoera jaits daiteke fitxategiak trukatzeko antzeko sistema baten bidez.
        Hemen dauzkazu gidaliburua eta konfigurazioa, bai eta programa jaisteko aukera ere: "Erabilera- eta laguntza-jarraibideak. Gidaliburuak".
      • Neurrirako integrazioa web-zerbitzuen bidez: ERP aplikazio oso espezifikoak dituzten eta integrazio aurreratuagoa behar duten erakundeetan, programazio-interfaze bat erabili behar da (API). Berezko garapenaren bidez, web-zerbitzuen teknologian oinarritutako interfaze hori erabiliz, fakturak plataformara bidal daitezke.
        Hemen dago interfazearen erabilera- eta jarraibide-gidaliburua: "Erabilera- eta laguntza-jarraibideak. Gidaliburuak".
  • Faktura-hartzaileak

    Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen ondasun- eta zerbitzu-hornitzaile moduan, zerbitzu honen bidez faktura elektronikoak jaulki ditzakete honako erakunde hauentzat:

    Fakturen izapidatze-egoera

    Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeen ondasun- eta zerbitzu-hornitzaile moduan, zerbitzu honen bidez fakturak zer izapide-egoeratan dauden jakin dezakete:

    • Erregistratua. Faktura elektronikoa dagokion erregistro telematiko administratiboan erregistratu da.
    • FKE-an erregistratua. Faktura elektronikoa dagokion fakturen kontabilitate-erregistroan erregistratu da.
    • Onartua. Organo eskumendunak onartua du faktura elektronikoa.
    • Baztertua. Organo eskumendunak ez du faktura elektronikoa onartu.
    • Kontabilizatua. Ordainketa-obligazioaren onarpena kontabilizatu da.
    • Ordaindua. Kontabilizatu da faktura ordaintzeko agindua.
    • Deuseztatua. Faktura elektronikoa deuseztatu da, hornitzaileak hala eskatuta.

Zure kontsulta horrela egin dezakezu:

  • Euskal Autonomia Erkidegotik: 012 / 945 018000
  • Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
  • Atzerritik: 00 34 945 018000
  • efaktura@euskadi.eus posta bidez.

2012ko maiatzaren 3ko Herri Administrazioko sailburuordearen eta Funtzio Publikoko sailburuordearen ebazpenaren (PDF, 1 MB) arabera, publikoarentzako etenik gabeko ordutegia urte osoan zehar ondorengoa da: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte, abuztuan (14:30ak arte), jaiegunetan, abenduko 24an eta 31an izan ezik.

 

012 telefonoaren deialdiaren balioa

Kontsultatu informazio gehiago.

Faktura elektronikoak jaulki ahal izateko, beharrezkoa da hornitzaileak aldez aurretik alta ematea fakturazio elektronikorako Zerbitzuan onartutako ziurtagiri digital baten bidez.

Azken aldaketako data: