Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Txinatarrak, estatubatuarrak eta britainiarrak, euskal ardotan gehien gastatzen dutenak

Xehetasunak

• Euskal Autonomia Erkidegoak ardo esportazioak handitu zituen lehen seihilekoan, %7 bolumenean eta %10,5 balioan, 28,8 milioi litro salduta, 95,6 milioi eurorekin, ekaineko hilabete onaren ondoren.

• Hazkunde globalaren lehen postuan sor-marka duten beltzak eta gorriak daude, eta kategoria horretan Espainiako batez bestekoa halako bi baino gehiago hazi dira. Apardunetan ere seihileko ona izan da.

• EAEk 9 milioi euro gehiagorekin handitu ditu bere sarrerak 2015eko lehen seihile-koarekin alderatuta. Igoeraren protagonistak dira Txina (+2,1 milioi), Estatu Batuak (+2 milioi) eta Erresuma Batua (+1,9 milioi), eta Alemanian eta Norvegian ere datu onak egon dira.

• Ardoaren munduko komertzioa, gero eta gehiago, balio erantsi handieneko ardoetara jotzen ari da, eta horrek mesede egiten dio EAEri, horrela produktuen hornitzaile garrantzitsua baita.


Txostena: Euskadiko ardo esportazioak - 2016ko ekaina