Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Atxuri-Boluetako tranbia

Trenbidearen azpiegitura trenbidera Atxuriko tranbia-geltokian
Bilboko Tranbiaren Atxuri-Bolueta luzapena

Jarduera hori, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak Atxuri-Bolueta tartea tranbiarako egokitzeko proiektua finantzatzeko eta eraikitzeko sinatu duten lankidetza hitzarmenaren emaitza da. Tarteak ez du erabilerarik Bizkaiko hiriburua Gernikarekin eta Bermeorekin lotzen duten Euskotrenen unitateak Bilbora 3. linearen bidez sartzen hasi zirenetik.

2022ko martxoan, zerbitzuan jarri zen momentutik, Bilboko tranbiak 8 kilometroko sarea eta 16 geraleku ditu, Bolueta eta La Casilla artean.

Onurak

Luzapena

Bolueta arteko luzapena mesedegarria izango da orain arte tranbia zerbitzurik ez zuen Bilboko inguru horretako biztanleentzat. Horrez gain, garraio aldaketa egin ahal izango da metroaren 1. eta 2. lineekin.

Jasangarria

Tranbia batek hiru autobusek eta 130 ibilgailu partikularrek adina pertsona garraiatzeko ahalmena du, ibilgailuak baino 15 bider energia gutxiago kontsumituz eta CO2 zero emisiorekin.

Irisgarria

Garraiobide irisgarriena da.

Trenbideen azpiegitura
Atxuriko tranbia-geltokia

Intereseko bestelako informazioa

2,3 kilometro izango dituen tartea Atxuriko geltokiko trenbide zabalgunean hasi eta Boluetan amaituko da. Lanak, funtsean, trenbideko trazatua tranbiarako egokitzea izango dira. Obra zibil, errail aldaketa, tranbia seinaleztapen, energia eta instalazio lanak jasoko ditu. Proiektuaren berrikuntza nagusia, Abusu Ikastolaren inguruan tarteko geraleku bat eraikitzea jasotzen duela da.

Datu interesgarriak

Tartea

Luzapen berri honek bi geraleku berri ekarri ditu: Abusu eta Bolueta.

Inbertsioa

Aipatutako bi erakundeek 5,7 milioi euroko hitzarmena sinatu dute. Eusko Jaurlaritzak %65 jarriko du, eta Udalak gainerako %35a.

Azken aldaketako data: