Hezkuntza Saila

Diseinuko Goi-mailako Arte-irakaskuntzak

  • Ebazpena, 2019ko martxoaren 27koa (leiho berri batean irekitzen da). Honen bidez, goi- mailako arte- irakaskuntzak diseinuan egiteko sarrera- probarako deia egiten da, 2019 urteko proba antolatu, garatu eta ebaluatzeko beharrezko argibideak ematen dira eta 2019-2020 ikasturterako ikasleak onartzeko prozedura eartzen da

Ohiko deialdiaren egutegia

  • Izena emateko epea: 2019ko maiatzaren 20tik ekainaren 4ra (biak barne)
  • Proba egiteko eguna: 2019ko ekainaren 10a goizeko 9:00etan
  • Proba egiteko tokia: EASD I.D arte AGDE, Aguraingo Taldearen kalea z/g; Vitoria Gasteiz
  • Behin behineko emaitzen argitalpena: 2019ko ekainaren 17a eguerdiko 13:00etan
  • Behin betiko emaitzen argitalpena: 2019ko ekainaren 20a eguerdiko 13:00etan

Ez ohiko deialdiaren egutegia

  • Izena emateko epea: o 2019ko ekainaren 20tik uztailaren 2ra (biak barne)
  • Proba egiteko eguna: 2019ko uztailaren 8a goizeko 9:00etan
  • Proba egiteko tokia: o EASD I.D arte AGDE, Aguraingo Taldearen kalea z/g; Vitoria Gasteiz
  • Behin behineko emaitzen argitalpena: 2019ko uztailaren 15a goizeko 10:00etan
  • Behin betiko emaitzen argitalpena: 2019ko ekainaren 17a eguerdiko 13:00etan
  • Sarrera: sartzeko baldintzak, onarpen-egutegia, matrikulazio-egutegia, aurkeztu beharreko agiriak,...
  • 21/2015 Errege Dekretua, urtarrilaren 23koa. Honen bidez, 1614/2009 Errege Dekretua, urriaren 26koa, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoak, maiatzaren 3koa, arautzen dituen goi mailako arte-irakaskuntzen antolamendua ezartzen dena, aldatzen da (BOE, 2015-02-07)

  • 1614/2009 Errege Dekretua, urriaren 26koa. Honen bidez, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoak, maiatzaren 3koa, arautzen dituen goi mailako arte-irakaskuntzen antolamendua ezartzen da (BOE, 2009-10-27)

  • 633/2010 Errege Dekretua, maiatzaren14koa. Honen bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzkoa, ezartzen dituen goi mailako arte-irakaskuntzen oinarrizko edukia arautzen da (BOE, 2010-6-5)

  • 303/2010 Errege Dekretua, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan arauturiko arte ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko eskakizunak ezartzen dituena  (EAO, 2010eko apirilaren 9koa)
  • Dekretua, 238/2012. Diseinu Grafikoa eta Barnealdeen Diseinua espezialitateetako Diseinuko goi-mailako arte-irakaskuntzak ezartzeko eta ikasketa-plana onartzeko dena (EHAA, 2012-12-28)

  • Ebazpena, 2016ko martxoaren 14koa (leiho berri batean irekitzen da). Honen bidez, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerakoa, ezartzen duen Diseinu Titulurako ikasketetatik maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzkoa, ezartzen duen Diseinuko Goi-mailako Titulua lortzeko ikasketetarako egokitze-kurtsoa arautzen du.

  • Ebazpena, 2014ko irailaren 15ekoa (leiho berri batean irekitzen da). Honen bidez, Diseinuko goi-mailako arte-irakaskuntzetako ikasketa-amaierako lana eta kanpoan egiten diren praktikak arautzen dira, EAEko ADGEn.

  • Jarraibideak, 2014 martxoaren 31koak (leiho berri batean irekitzen da), hezkuntza berriztatzeko zuzendariarenak, diseinuko goi mailako arte-irakaskuntzetan salbuespen edo graziazko deialdia arautzen dutena.

  • Ebazpena, 2012ko irailaren 1ekoa (leiho berri batean irekitzen da), kredituak aitortzeko prozedura arautzen duena, batetik, hainbat espezialitatetako Arte Plastiko eta Diseinuko Goi-mailako teknikariaren tituluen eta Goi-mailako Diseinuko ikasketen eta, bestetik, Diseinuko Goi -mailako Arte-irakaskuntzen artean, Gasteizko ADGEn.