Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Argitalpen-data: 2017/03/24

Natura aldetik mugatuta dauden zonaldeetarako edo mugapen espezifikoak dituzten beste zonaldeetarako laguntzen epea ireki da Araban eta Gipuzkoan

OSOA, Euskadiko Landa Garapeneko programaren 13. Neurria

Martxoaren 22an Arabako Foru Aldundiak argitaratu du 2017ko laguntzen deialdia muga naturalak eta berezko beste muga batzuk dituzten zonaldeetako nekazaritza ustiategietarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programaren esparruan.

Beste aldetik, martxoaren 23an Gipuzkoako Foru Aldundiak mendialdeetako eta muga natural nabarmenak dituzten beste aldeetako konpen tsa zio ordainen 2017ko deialdia argitaratu du.

Bi deialdiek OSOA - Euskadiko Landa Garapeneko Programaren 13. Neurriaren laguntzak eskatzeko epea irekitzen dute.

Laguntza-eskaerak ustiategi bakoitzaren kokalekuari dagokion eskualdeko nekazaritza bulegoetan aurkeztu ahal izango dira, 2017ko apirilaren 30a arte Araban eta 2017ko maiatzaren 2a arte Gipuzkoan, eskaera bakarreko sistemaren baitan.

Arabako laguntzen baldintzak ikusi (epea irekita 2017ko apirilaren 30a arte)

Gipuzkoako laguntzen baldintzak ikusi (epea irekita 2017ko maiatzaren 2a arte)