Osasun Saila

2018ko Gripearen aurkako Txertaketa Kanpaina

Gripea gaixotasun infekziosoa da, oso kutsakorra eta edonor erasan dezake. Gehienetan onbera da, baina arazo larriak sortu ahal dizkie gaixotasun kronikoak dituztenei; horregatik, txertoa da prebentzio-neurri nagusia, segurua eta eraginkorra delako.

Dagoeneko, abian jarri da 2018ko Gripearen Aurkako Txertaketa-Kanpaina, eta urriaren 24an hasiko da. Honako hauei zuzenduta dago arrisku-taldeak direlako:

  • 65 urte baino gehiago dituztenak
  • Gaixotasun kronikoak dituztenak: diabetesa, BGBK, kardiopatiak...
  • Haurdun dauden emakumeak
  • Profesional sanitarioak
Prebentzio-neurri gisa gizarte osoari gogorarazten zaio garrantzitsua dela:
  • Erabiltzeko eta botatzeko paperezko zapiak erabiltzea
  • Eztula edo doministiku egitean, ahoa edo sudurra besoarekin estaltzea
  • Eta eskuak urarekin eta xaboiarekin garbitzea sarri

Asistentzia behar duzunean, pentsatu nola zauden eta horren arabera zein osasun-zerbitzu den egokiena.

Baliabide sanitarioak arduraz erabili.

Zer egin behar da txertoa hartzeko?

65 urteko edo gehiagoko pertsonek, gaixotasun kronikoa dutenek eta haurdun dauden emakumeek ohiko osasun-zentrora osasun-txartelarekin joan besterik ez dute, baina komeni da, hala ere, aurretik telefonoz deitzea, txertaketa-ordutegien berri izateko, eta malguak eta kanpainara egokituak izango diren jakiteko.

Kanpaina gauzatzeko, hasiera batean, 400.000 txerto eskuratu dira. Hala ere, behar izanez gero, dosi gehiago erosiko dira.

Erlazionatutako dokumentuak

Azken aldaketako data: