Osasun Saila

Erregistro epidemiologikoak

Erregistroen eta Informazio sanitarioaren Zerbitzuak honako erregistro hauen erantzukizuna dauka:

Minbiziaren erregistroa

  • EAEn diagnostikatutako minbizi-kasu berri guztiei buruzko informazioa jasotzen du.

Heriotza Tasaren Erregistroa

  • EAEko heriotza guztiei buruzko informazioa jasotzen du, baita beste autonomia-erkidegoetan hildako EAEko egoiliarrenak ere.

Ospitaleko alten erregistroa

  • EAEko ospitale publiko eta pribatuetako alten informazioa jasotzen du, anbulatorioetako kirurgia handienak barne.

Toxikomaniei buruzko informazio sistema

  • Hiru adierazleri buruzko informazioa jasotzen du:
  • Tratamenduaren adierazlea: : Substantzia piskoaktiboak gehiegi hartzeagatik edo haiekiko mendekotasuna izateagatik zenbatek hartzen duten toxikomaniak tratatzeko tratamendua Osakidetzako zentroetan edo EAEko itunpeko zentroetan edo zentro pribatuetan.
  • Larrialdien adierazlea: : EAEn 15-54 urtekoek izandako ospitaleko larrialdi-episodioetatik zenbatetan aipatzen den substantzia edo droga psikoaktiboak hartu direla.
  • Hilkortasunaren adierazlea: : EAEko 10-64 urte bitarteko zenbat hil diren substantzia psikoaktiboak medikuak esan gabe nahita kontsumitzeagatik izandako kontrako erreakzio akutuaren ondorioz.

Haurdunaldiaren Borondatezko Etenduren Erregistroa

  • EAEn egindako HBEak ezagutzeko informazioa jaso eta lantzen du, baita beste autonomia-erkidegoetan EAEko egoiliarrek egindakoak ere; horretaz gain, interbentzioari eta profil sozioekonomikoari buruzko informazioa ere jasotzen ditu.

Gaixotasun arraroen erregistroa

  • EAEko egoiliarren artean diagnostikatutako gaixotasun arraroei buruzko informazioa jaso eta lantzen du (EBren esparruan, 5 kasu baino gutxiago 10.000 biztanleko).