Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Afektibo - Sexuala

Zintzomintzo

Afektibo-Sexuala

A ze pelikula

"A ze pelikula!" Gorpuz-nortasuna

Lida lagunekin irten da freskagarria hartzera. Bular berriak ditu. Zoriontsu dago. Nolanahi ere, gauza bitxi bat gertatu da. Bularrak etengabe hazten ari dira, eta, hain handiak direnez, ez du ikusten zer duen euren aurrean eta azpian. Beldurrak airean, iratzarri egiten da. Amesgaiztoa izan da, eta inplantearen lehiaketa irabazi lezakeeneko aurreko gauean eduki du.

Dulce o amargo

"Gozoa ala mingotsa" Harreman toxikoak

Lida eta Pedro senar-emaztegaiak dira. Egun osoa ematen dute borrokatzen eta adiskidetzen. Lidaren lagunek eta amak ez dute uste harreman hori maitasunezkoa denik, beldurrezkoa baizik. Berak, ordea, ez du halaxe ikusten. Zenbait erasoren ondoren, Lidak "sufrimendu" horri amaiera emateko erabakia hartu du. Lagunak bisitan joan zaizkio, une zail hori gainditzen laguntzeko. Bonboiak eraman dizkiote. Ikerketa argitaratu berrien arabera, maiteminak besteko plazera ematen omen dute.

Hasta aquí llegamos

"Hauxe da muga" Maitemina eta haustura

Rosak oso gogoko ditu Gus senargaiaren begi urdinak, bai eta haren gorputza, musuak, motoa eta ahotsa ere. Hala ere, ez du hain gustuko nola tratatzen duen. Senargai samurra, dibertigarria eta maitekorra eduki nahi luke. Lagunekin hitz egiten duenean, ez du benetan nolakoa den azaltzen. Beraz, benetako Gusekin antz handirik ez duen norbaitez maiteminduta dagoela konturatu da. Beretzat ez da erraza izango hainbat emakume irrikaz dauzkan gizona uztea.

Hasta aquí llegamos

"Lagun txarrak" Estereotipoak eta aurreiritziak

Beto Sararekin irteten da. "Ospe txarreko" neska omen da. Betok ez du ezer entzun nahi, eta bete-betean bizi nahi du bere maitasun berria. Gauza batzuk entzutea merezi ez duela konturatzen da, batzuetan "lagun txarrak onenak" direlako.

A su tiempo

"Gauza bakoitza bere orduan" Lehenengo aldia

Pare bat kazetari institutura joan dira, taldearekin sexualitateari buruz hitz egiteko. Zer adinetan hasi sexu-harremanak edukitzen? Norekin egin? Nolakoa izan zen lehenengo aldi hori edo nolakoa izan beharko litzateke? Horra hor elkarrizketako galdera gutxi batzuk eta hona hemen zenbait erantzun: "13 urte edukitzean, goizegi da; 18 urte edukitzean, beranduegi da; egitea da garrantzitsuena, bost axola norekin eta non; lehenengo aldian ez da ezer sentitzen; nor bere ideiekin eta bere garaian".

Corazón roto

"Bihotz urratua" Homofobia

Bikiek euren izena eta beste neska batena daramatzan bihotza ikusi dute Patriciaren agendan marraztuta. "Aurkikuntza" horren ondorioz, haren lesbianismoarekin zerikusia duten erasoak hasi dira. Bikien ustez, eurak bezalako jende arruntarentzako lekua baino ez dago bertan, eta ez Patricia bezalako jende bitxiarentzat. Patricia, ordea, etsi-etsita dago jasaten duen presio guztiaren ondorioz. Institutuko zuzendaritza-taldea istorioko protagonistekin eta euren familiekin batzartu da, egoera aztertzeko eta konponbidea bilatzeko.

Un chatsco

"Txantza txatean" Zibersexua

Giharrak eta Loretxoa izeneko internautek elkar ezagutu berri dute txat batean. Mutila Darío da, eta Rosa dago berarekin. Neska, ordea, ezezaguna da. Oso elkarrizketa kilikagarria da, baina, batez ere, elkar ezagutzeko asmoz web kamerak piztu dituztenean. Neskak mutilaren ezker eskuko ahurra ikusi nahi du. Mutilak, askoz gehiago. Neskaren gorputza ikusiko duela uste duenean, bi aurpegi ezagun ikusi ditu: Lida eta Beto dira. Adarra jo diote."Txantxa egin diote txatean".

No llega

"Ez dator" Sexu segurua

Isak oso-oso gogoko du telebistan ematen duten zinea. Hori dela eta, TV guía aldizkariaren pentzura dago beti, ondo programatu ahal izateko. Hil honetan, ordea, 8 egun atzeratu da eta etsita dago. Senargaiari deitu dio azaltzeko. Mutilak, ostera, hilekoa ez datorkiola uste du. Gaizkiulertu horren ondorioz, ezin du lo egin eta estu eta larri dabil. Oraindik ez du aita izan nahi. Dena dela, funtsean badaki ez duela zertan kezkaturik. Euren sexu-harremanak seguruak izan dira.

El gusto es mio

"Atsegin handia dut" Autoerotismoa

"Nola marraztu giza gorputza". Lida ikastaro hori egiten ari da. Ez du inolaz ere utzi nahi. Erabat liluratuta dago akademiako Ricardo modeloarekin. Haren belaunak ere baditu gustuko. Gauez, gogoratu besterik ez du zirrarak sentitzeko. Horrez gain, gorputza laztantzen du, plazer bila. Gaian duen interesa areagotu egin da, Migel Anjelen David eta artista trebe horrek erabilitako tresnak aztertzen dituztenean.

Positiva

"Positiboa" HIESa eta gizarteratzea

Izenik jarri gabe, Lucas irakasleak euren sexualitateari buruzko galderak idazteko edo egoerak azaltzeko eskatu die ikasleei. Lanok bildutakoan, GIB birusa duen neska ikaskide baten istorioa azaltzen duen gutunetako bat atera du ausaz. Amak haurdunaldian kutsatu zion, eta ez daki taldeari esan behar dion ala ez. Harrezkero, talde guztia beldurrak airean dago.

Azken aldaketako data: 2013/02/27