Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Kirol arloko profesionalentzako baliabideak

Adingabeekin diharduten kirol erakundeetan teknologia digitalak arduraz erabiltzeko Gida

Eusko Jaurlaritzak, Jarduera Fisiko eta Kirol Zuzendaritzaren eta Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzaren bitartez, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek batera landu dute ‘Adingabeekin diharduten kirol erakundeetan teknologia digitalak arduraz erabiltzeko Gida’.

Gida honen helburua hauxe da, kirol erakundeetako –klubak edo ikastetxeak– entrenatzaileei eta arduradunei tresna bat eskaintzea, entrenatzen dituzten edo erakundeko kide diren haurrekin eta nerabeekin mugikorren edo sare sozialen bidez nola komunikatu behar duten jakiteko aukera emango diena.

Kirol munduak ere zerikusia du gizartearen errealitatearekin, kontuan izanik, gaur egun, Whastapp, Instagram, Facebook edo Snapchat bezalako tresna digitalak gero eta gehiago erabiltzen direla kirol arloan, besteak beste, entrenatzaileei beren kirolariekiko komunikazioa eta koordinazioa errazten dietelako.

Dena den, baliabide edo sare sozial horiek arduraz erabiltzen ez badira arriskuak edo ondorio negatiboak ekar ditzakete, are gehiago adingabeak tartean daudenean.

Gida hau aitzindaria da kirol eremuan eta bere asmoa da baliabide bat izatea teknologia digital berrien ardurazko erabilera ezagutzera emateko eta errazteko, baita helburu horretan kirol erakundeak sentsibilizatu eta inplikatzeko ere. Erakundeek, errealitate berri honen aurrean izan behar dugun jardunbideari buruzko informaziorik ezaren aurrean, esparru etiko bat eskaintzen diete adingabeekin diharduten kirol erakundeei, eta jardun egoki batzuk proposatzen dituzte, kirol eremuan teknologia digitalen erabilera zuzena bultzatzearren.

Gida osoa eskargatu [Pdf 2.98mb]

Teknikarientzako dekalogoa deskargatu [Pdf 300kb]

Horrez gain, gidaren amaieran kirol-erakundeek baliatu ahal dituzten eredu batzuk eransten dira, Gida honetako zenbait orientabide inplementatzen laguntzeko. Eredu horiek erreferentzia bat baino ez dira, entitate bakoitzak bere izaerari egoki ditzan, komenigarria den testua gehituz, aldatuz edo ezabatuz. Horretarako, jarraian eredu horiek Word formatuan agertzen dira:

Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako Lege Organikoa (DBLO) betetzeko klausula-ereduak:

Kirol-erakundeentzako esparru etikoaren eredua:

Teknikarien eta kirolari adingabeen arteko itun digitalaren eredua:

Azken aldaketako data: 2017/06/02