Eusko Jaurlaritza

Zer da egoitza elektronikoa? (Irakurketa erraza bertsioa)

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoa modu seguruan informaziora iristeko eta tramiteak egiteko Interneten dagoen gunea da. Egoitza elektronikoak informazioa eta zerbitzuak osoak eta egiazkoak direla eta eguneratuak daudela bermatzen dizu.

Zure informazioa gune seguruan dago?

Bai. Egoitza elektroniko honek ziurtagiria deituriko sistema bat erabiltzen du webgunean zehar modu seguruan nabigatzeko. Ziurtagiri honek zure informazioa hobeto babesten du ziurtagiririk ez duen beste webgune batek baino.

Zure web-nabigaitzailean ikusi dezakezu kandadu eta testu bat kolore berdez. Honek adierazten du webgunea segurua dela:

Candado de color verde en la barra del navegador que indica que el sitio web es seguro

Nork kudeatzen du egoitza elektroniko hau?

Egoitza elektroniko hau Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailak kudeatzen du.

Egoitzan honetan Eusko Jaurlaritzaren sailek eta erakundeek informazioa argitaratzen dute eta informazioa honela izateaz arduratzen dira:

Zer egin dezakezu egoitza elektronikoan?

  • Informatu honi buruz:
    • Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuak:
      • Zer zerbitzu erabili ditzakezun
      • Zerbitzuak nola eskatu
      • Interneten bidez eskaera nola egin
    • Euskadiko enplegu publikoko eskaitzak
    • Eusko Jaurlaritzak egiten dituen kontratuak
  • Eusko Jaurlaritzarekin dituzun espedienteen jarraipena egin Nire karpeta aplikazioaren bitartez.
  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria irakurri.
  • Euskadiko administrazioei Interneten bidez ordaintzea. Adibidez, isun bat ordaindu.
  • Modu elektronikoan dokumentuak sinatu.
  • Dokumentu elektroniko bat egiaztatu.

Bertsio osoa irakurri

Ohar garrantzitsua:

Elektronikoki egindako izapide guztiak normaltasunez egin daitezke. Eusko Jaurlaritzak zure eskaerak izapidetzen jarraitzen du. Informazio gehiago