Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS RSS

  • EHAA
  • Logo Eusko Jaurlaritza
  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

EHAAn dokumentuak argitaratzea



Nork eman dezake argitaratzeko agindua?

Argitaratzeko agindua emateko eskumena dutenek eska dezakete argitalpena, eta bai, barneko funtzionamendu-arauen arabera, hartarako baimena dutenek edo, halakorik ez bada, organoen ordezkaritza dutenek ere.

EHAAn argitalpena egiteko eskatzen duena egiten da erantzule bidaltzen duen agiriaren benetakotasunarekiko.


Nola egin behar da dokumentu bat argitaratzeko eskabidea?

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari bidali behar zaio argitaratzeko eskabidea, hain zuzen ere, argitaratu nahi diren dokumentuekin eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko baimenarekin batera, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako eratariko batean bidali beharko da.

Eskabide-egileek, normalizatutako eskabide-eredua bete beharko dute (hementxe lor daiteke), betiere, argitaratzea eskatzen den agiria zein euskarritan aurkezten den zehaztuta.

  • Paper-euskarria: jatorrizko dokumentua aurkeztuko da, izenpetuta, irakurtzeko moduan eta orriak zenbakituta. Nolanahi ere, horrekin batera, euskarri elektronikoan ere aurkeztuko beharko da dokumentu bera (CD, USB eramangarria, posta elektronikoa).
  • Euskarri elektronikoa, erantzukizunpeko adierazpen bat barne duela (CD, USB eramangarria, posta elektronikoa): argitalpen-eskabidean, erantzukizunpeko adierazpen bat jasoko da, bidalitako dokumentu elektronikoa jatorrizkoa edo jatorrizkoaren kopia zehatza dela dioena. Testuak Word 2003 programan edo horren ondorengo bertsioetan landuko dira, edo, bestela, horiekin bateragarriak diren prozesadoreak erabiliko dira.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Tel.: 945 01 86 03 eta 945 01 86 22
E-maila: bopvdocum@euskadi.eus


Eskabideak bete beharreko baldintzak:

  • Atal guztiak beteta bidali beharko da eskabidea, eta egoki identifikatutako eskuzko sinadura izan beharko du, bai eta zigilua ere, baldin eta eskatzailea pertsona juridikoa bada, kasu bietan ere originalak.
  • Derrigorrez izan behar du argitaratu nahi den dokumentua identifikatuko duen laburpena edo idazpurua, eta jaso egingo du, orobat, zer euskarri duen eskabidearekin batera aurkezten den dokumentuak.
  • Epe edo egun jakin batean argitaratzeko eskatzen bada, jaso egin beharko da hartarako zein legezko arrazoi dagoen edo zein arrazoi justifikatu duten.
  • Argitalpena egiteko obligazioa zein arauk ezartzen duen jaso beharko da.
  • Paper-euskarrian aurkeztutako jatorrizko dokumentu izenpetua euskarri elektronikoan ere aurkeztu beharko da.

Argitaratuko diren agiriek bete beharreko baldintzak:

  • Dokumentuak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatzi ahal izango dira.
  • Dokumentuaren hasieran bere edukia edo hartzen duen forma juridikoa aurreratzen duen idazpurua azalduko da, eta horrek bat etorri beharko du eskabidean azaldutakoarekin.
  • Dokumentuaren amaieran, berriz, non eta noiz eman den, eta nork sinatzen duen ?izen osoa eta kargua? jasoko da.
  • Erantsitako fitxategiak ere aurkezten badira, identifikatu eta ordenatu beharko dira.
  • Erabilitako euskarria eta dokumentu elektronikoetan dagoen informazioa tratatzeko beharrezkoak diren aplikazioak bateragarriak izango dira. Hau da, Word 2003 programan edo horren ondorengo bertsioetan landuko dira dokumentuak, edo, bestela, programa horiekin bateragarriak diren prozesadoreak erabiliko dira.


Agirien argitalpena ordaintzea

Zergapeko egitatea.

Tasa honen zergapeko egitatea da testuak txertatzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren II. atalean (Agintariak eta langileria), IV. atalean (Justizia Administrazioa) eta V. atalean (Iragarkiak).


Subjektu pasiboa.

  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testuak txertatzea eskatzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.
    Aurreko hori gorabehera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organoek izapidetutako administrazio-kontratazioari dagozkion prozeduretako lehiaketei buruzko xedapenak eta iragarkiak argitaratzen direnean, Administrazio orokorra bera izango da subjektu pasiboa.
  • Testuak txertatzea Justizia Administrazioak eskatzen duenean, argitaratzea prozedura judizialerako beharrezkoa delako, testua noren mesedetan txertatzen den, huraxe izango da subjektu pasiboa, edo testu-txertatzea zuzenean edo zeharka nork sustatzen duen, huraxe.
    Prozedura judizialetan, prokuradorearen esku-hartzearekin argitaratzen diren testuetan, prokuradorea zergapekoaren ordezko izango da.

Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.

Zergapeko egitatea gertatzen den unean, hau da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testuak argitaratzen direnean, sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Hala ere, testuak argitara eman aurretik eskatuko da tasa ordaintzeko.


Kuota

Indarreko araudiaren arabera tasak ordaintzetik salbuetsita ez dauden dokumentuak EHAAn argitaratzeko, tasa hauek ordaindu beharko dira 2016. urtean:


Bi hizkuntza ofizialetan bereiz argitaratutako karaktere edo zuriune bakoitzeko (agiriaren titulua eta testua barne): 0,051975 euro
Zerrendak, mapak edo baloratzeko zailak diren beste elementu grafiko batzuk (DIN-A4 edo antzekoa): 185,5120 euro
Lehiaketei buruzko xedapenak eta iragarkiak, Euskal Autonomia Erkidego osoko erakundeen administrazio-kontratuei dagozkienak; halakoak urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuaren VII. eranskinean ezarritako ereduekin bat etorriz prestatuko dira. Iragarki bakoitzeko: 461,5225 euro

Presako izaera duten iragarkiak 10 egun balioduneko epean txertatuko dira, txertatzeko agindua berresten denetik aurrera. Horrela argitaratu behar diren iragarkiengatik ordaindu beharreko tasa ohikoa baino ehuneko ehun handiagoa izango da.



Compromiso con las personas