Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS RSS

  • EHAA
  • Logo Eusko Jaurlaritza
  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Kontsulta-zerbitzuaren erabilera


Kontsulta-zerbitzuaren edukiak

Kontsulta-zerbitzu honen bitartez, eskuratu egin daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko ondoko egunkari edo aldizkari ofizialetan argitaratutako informazioa:

  • - Euzkadiko Agintaritzaren Egunerokoa, 1936. eta 1937. urteetan argitaratutakoa.
  • - Eusko Kontseilu Nagusiaren Aldizkari Ofiziala , 1978. urtetik 1980. urtera bitartean argitaratutakoa; eta
  • - Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1980. urtetik 2008. urtera arte  paper-euskarrian  argitaratutakoa eta 2009. urtetik aurrera euskarri elektronikoan argitaratutakoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko (aurrerantzean EHAA) Webgunerako sarbidea, eta formatu elektronikoak

EHAAko orria sartzean, lehenengo eta behin, argitaratutako azken aldizkaria bistaratzen da. Beste egun batekoa kontsultatu nahi bada, egutegian honako hauek zehaztu beharko ditugu: hura zein urte, hilabete eta egunetan argitaratu zen. Aldizkaria zeintzu egunetan argitaratu zen, atzealdea ilunagoa dutela erakusten dira egun horiek.

Informazioa zenbait formatutan eskaintzen da:

  • Pdf Formatua PDF

    2008ko abenduaren 31ra arte, formatu horretan erakusten da aldizkaria, paperezko edizio inprimatuak duen eduki berberarekin, hau da, pdf-a originalaren kopia da. 2009ko urtarrilaren 2tik aurrera, paperezko argitalpena desagertu egiten da, eta edizio elektronikoa bihurtzen da juridikoki baliozkoa, benetakoa eta ofiziala.

    PDF fitxategiak bistaratzeko, Acrobat Reader delakoaren 8 . bertsioa eta edo berriago bat instalatu beharko da.

    Pdf fitxategi guztiek ez dituzte ezaugarri berberak:

    • - 1993. urtea baino lehen argitaratutakoak PDF irudi-fitxategiak dira.
    • - 1993tik aurrera argitaratutakoak, salbuespenak salbuespen, PDF testu-fitxategiak dira.
  • Epub Formatua epub

    Gailu mugikorretan erabiltzekoa da.  2012ko martxoaren 23ko 60. zk.ko aldizkaritik aurrera erabilgarri dago formatu hori.

    Epub fitxategiak bistaratzeko, hauetarikoren bat instalatu beharko da: “reader for pc”, “Adobe digital editions” edo antzekoren bat.

  • Testu-formatua

    Pdf agiria transformatuaz llortzen da formatu hau, eta testu planoan erakusten du xedapenen edukia. Hala, Aldizkariko Webgunean informazioa bilatzea errazten da.

    Formatu hori ez da ofiziala; izan ere, normalean ez ditu jasotzen argitaratutako xedapenen eranskinak eta taulak.

    Hizkuntza baten edo bitan bistaratu daiteke testu-formatua.

    • Hizkuntza batean bistaratzea: nabigatzeko zein hizkuntza erabiltzen den,  sistemak huraxe aukeratuko du bistaratzeak egiteko, eta, orobat, hizkuntza horretan eskainiko ditu tituluak eta xedapenak.
    • Hizkuntza bitan bistaratzea bilingue: 1996ko urtarrilaren 2ko aldizkaritik (1. zk.) aurrera, honako aukera hau dago: hizkuntza bitan –bi zutabeko pantaila baten–, argitaratutako tituluak zein testuak bistaratzekoa.

    EHAAk testu-formatuan honako informazio hau jasotzen du:

SEKZIOA SEKZIOAREN INDARRALDIA ESKURA DAITEKEEN INFORMAZIOA
Noiztik Noiz arte
II. Errepublikako Eusko Jaurlaritza 1936 1937 Argitaratutako agiri guztiak
Eusko Kontseilu Nagusia 1978 1980-03-27
Estatuaren xedapen orokorra 1980-04-30 1988-12-14
Estatuaren xedapenak eta egintzak 1988-12-15 1993-06-30
Eusko Kontseilu Nagusiaren xedapenak 1980-04-30 1993-06-30
Xedapen orokorrak 1993-07-01 Gaur egunera arte
Agintariak eta langileak 1980-01-01 Gaur egunera arte
Beste xedapen eta erabaki batzuk 1980-01-01 1988-12-14
Beste xedapen batzuk 1988-12-15 Gaur egunera arte
Justizia Administrazioa 1988-12-15 Gaur egunera arte 1995. urtetik aitzina argitaratutako agiriak
Iragarkiak 1980-01-01 Gaur egunera arte


Bilaketak egiteko laguntza. Erabilera-jarraibideak

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko Agirien Datu-basean informazioa bi eratan bilatu daiteke: Bilaketa Errazaren bidez edo Bilaketa Bereziaren bidez.

  • Bilaketa Erraza

    Argitaratutako testuaren ezein partetan termino bat edo gehiago aurkitu nahi duten erabiltzaileentzako bideratua.

    Esate baterako, zerbitzuak hitza sartzen badugu, ordena kronologikoan (berrienetik zaharrenera) erakutsiko dizkigu dokumentuak, zeintzuetan zerbitzuak hitza agertzen baita.

    Bilaketa gehiago zehaztu nahi badugu, bilaketak egiteko eragile logikoak erabil ditzakegu: ETA; EDO; *; “ ”; ( ); esate baterako, Osakidetza ETA zerbitzuak; Osakidetza  EDO zerbitzuak, etab.

  • Bilaketa Berezia

    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko informazioa nola egituraturik dagoen dakiten erabiltzaileak, horiexentzat bideratua da.

    Hasieran, soilik "titulua" eremua edo "xedapenaren testua" eremua beteaz egin daitezke bilaketak. Testuan bat bilatzen ari garelarik, tituluan ere bilatzen ari gara.

    •  
      Bilaketak tituluan:
      Hitz bat edo gehiago sartuaz egiten da bilaketa hau, eta tituluan hitz hori edo hitz horiek dituzten xedapenak agertuko zaizkigu.
      Bilaketa gehiago zehaztu nahi badugu, bilaketak egiteko eragile logikoak erabil ditzakegu: ETA; EDO; *; “ ”; ( )
    •  
      Bilaketak xedapenaren testuan:
      Hitz bat edo gehiago sartuaz egiten da bilaketa hau, eta euren testuan hitz hori edo hitz horiek dituzten xedapenak erakutsiko dizkigu.
      Bilaketa gehiago zehaztu nahi badugu, bilaketak egiteko eragile logikoak erabil ditzakegu: ETA; EDO; *; “ ”; ( )
      Horretaz gain, bilaketa hori mugatu egin dezakegu, ondoko parametroetarik batzuk hautatuaz:
       
      a) Aldizkaria:
      - Aldizkariaren urtea:
      Urtea zehaztuko dugu, eta hala egiten ez badugu, urte guztietan egingo du bilaketa.
      - Aldizkariaren zenbakia:
      Aldizkariaren zenbakia zehaztuko dugu. Aukera hau erabiltzen dugunean "aldizkariaren urtea" zehaztu beharko dugu nahitaez.
       
      b) Aldizkariaren data:
      Zenbait aukera baliatu ditzakegu:
      - Azkena (aldizkaria).
      - Azken astea.
      - Azken hilabetea.
      - Azken urtea.
      - Aldizkariaren data (data-tartea).
       
      c) Xedapena:
      - Xedapenaren zenbakia:
      Xedapenaren zenbakia eta urtea zehaztuko ditugu.
      - Xedapenaren data:
      Xedapenaren data zehaztuko dugu.
       
      d) Sekzioa:
      Aurrez ezarritako aukeren artetik egin beharko dugu hautua.
       
      e) Maila:
      Aurrez ezarritako aukeren artetik egin beharko dugu hautua.
       
      f) Erakundea:
      Erakundea aukeratu beharko dugu.
       
      g) Deskribatzaileak:
      Gai, erakunde edo leku geografiko jakin bati dagokion deskribatzailea aukeratuko dugu.

    Bilaketak egiteko eragile logikoak

  • ETA; EDO; *; “ ”; ( )
  •  

    ETA eragilea

    Hitzen artean ETA eragilea –zerbitzu ETA ofiziala– erabiltzen badugu, zerbitzu eta ofiziala hitzak dituzten agiria guztiak bilatzeko agindua ematen dugu; hitzok batera joan ala ez, nahiz edozein ordenetan agertu

    EDO eragilea

    Hitzen artean EDO erabiltzen badugu –zerbitzu EDO ofiziala–, hitz horietako baten bat –zerbitzu zein ofiziala– duten agiria guztiak bilatzeko agindua ematen dugu. Honako agiri hauek bilatu eta erakutsiko dizkigu: soilik zerbitzuak hitza daukatenak, soilik Osakidetza hitza daukatenak, eta bi hitz horiek dauzkatenak.

    * (izartxoa) eragilea

    Erro baten osteko * eragileak erro horrek dituen aldaera guztiak bilatuko ditu. Esate baterako, uniber* idazten badugu, izan daitezkeen aldaera guztiak bilatuko ditu: unibertsitate, unibertsitario, unibertsoa, unibertsaltasuna...

    “ ” (komatxoak) eragilea

    Testu bat komatxoen artean sartzen badugu, testu hori –bere hitz guztiekin eta ordena berean– bilatzeko agintzen dugu; esate baterako, "unitate zientifikoa" idazten badugu, "unitate zientifikoa" testua –bi hitzok dituena– jasotzen duten agiri guztiak bilatuko ditu; eta kasu honetan ez digu erakutsiko agiria: unitate bakarrik edo zientifikoa bakarrik agertzen bada,  edo hitz bi horiek agertzen badira, baina bata bestetik bereizirik edo alderantzizko ordenan.

    ( ) (parentesia) eragilea

    Beste eragile batzuk batzeko erabiliko dugu eragilea hori; esate baterako, dekretua eta (EITB edo EHU)  sartzen badugu, zera agintzen diogu: EITBren zein EHUren gaineko dekretuak bila ditzala edo bien gainekoak.

     


Compromiso con las personas