Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

  • EHAA
  • Logo Eusko Jaurlaritza
  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Maiz egiten diren galderak

Atal honetan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren edukiari eta kontsulta-zerbitzuari buruzko galdera ohikoenei erantzuten saiatzen gara. Bestelako zalantzarik izanez gero, edo azalpen gehiago behar izanez gero, hona hemen gure helbide elektronikoa: bopvdsi@euskadi.eus

ALDIZKARIAREN EDUKIARI DAGOKIONEZ

Zer da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria? Eta noiz argitaratzen da?

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria (EHAA) Euskal Autonomia Erkidegoko egunkari edo aldizkari ofiziala da eta, horren bitartez, arauen publikotasunari eta segurtasun juridikoari buruzko printzipio konstituzionalei jarraiki, ofizialki argitaratu behar diren dokumentuak iragartzen dira, antolamendu juridikoaren arabera eta bi hizkuntza ofizialetan, hau da, euskaraz eta gaztelaniaz.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria edizio elektronikoan argitaratzen da eta www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren bitartez zabaltzen da urteko egun guztietan, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren egoitza dagoen udalerrian egun baliogabetzat jotako egunetan, larunbatetan eta igandeetan izan ezik. Dena den, eta gerora sortutako premiak direla-eta, Aldizkaria salbuespenetan sarturiko beste edozein egunetan argitaratzeko agindua eman dezake Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak, baita urteko egun jakin batean ez argitaratzekoa ere.

ALDIZKARIA ON-LINE KONTSULTATZEARI DAGOKIONEZ

Aldizkariko zer informazio kontsulta dezaket webgunean?

Kontsulta-zerbitzutik, Euskal Autonomia Erkidegoak bere Aldizkari Ofizialean argitaratu duen dokumentazio guztia eskura daiteke, bai egungo etapa autonomikoan (EHAA), bai aurreko une historikoetan (II. Errepublikako Euzkadiko Agintaritzaren Egunerokoa eta autonomia-erkidegoen aurreko Euzko Kontseilu Nagusiaren Aldizkari Ofiziala) argitaratutakoa. 2009. urtera bitarte paperean argitaratzen zen informazioa eta urte hartatik aurrera, soilik formatu elektronikoan; informazio horretan honako hauek aurki ditzakegu:

  • Eusko Legebiltzarraren legeak.
  • Eusko Jaurlaritzak eta, hala badagokio, Jaurlaritzaren organoek hartutako lege-mailako arauak eta erregelamendu-arauak, baita administrazio-ebazpenak ere, aplikatu beharreko araudiaren arabera argitaratu egin behar badira.
  • Beste organo eta erakunde batzuek hartutako erregelamendu-arauak, ebazpenak eta erabakiak, eta partikularren iragarkiak, betiere indarreko antolamenduari jarraiki argitaratu behar badira.
  • Jaurlaritzaren Kontseiluak onarturiko erabaki, txosten, dokumentu edo komunikazio ofizialak, horiek argitaratzea interes orokorrekoa baldin bada.

Nola bila dezaket Aldizkari bat, kontsulta egiteko?

Aldizkari jakin batean kontsulta egin nahi baduzu, bi bide dituzu aldizkari hori aurkitzeko:

  • Argitaratu zeneko dataren bitartez. EHAAren kontsulta-orrian ageri den egutegian Aldizkaria argitaratu zen urtea, hilabetea eta eguna markatuta. Kontuan izan egutegian erabilgarri ageri diren egunetan soilik argitaratu direla Aldizkariak.
  • Urte bakoitzaren barruan, argitaratzeko zenbaki korrelatiboaren bitartez.

ALDIZKARIKO INFORMAZIOAREN HEDAPEN SELEKTIBOARI BURUZ

EHAAk ba al du alerta elektronikorik?

Bai, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko Informazioaren Hedapen Selektiboko Zerbitzua alerta elektronikoen zerbitzua da, baina aldez aurretik harpidetza egin behar da, doan. Hedapen telematikoko zerbitzu horrek mezu elektroniko bat bidaliko dizu egunero zuk ematen diguzun helbide elektronikora; mezu horretan, harpidetza-prozeduran zehaztu dituzun irizpideak betetzen dituzten xedapen guztien izenburuak agertuko dira, zuk erabili duzun hizkuntzan (gaztelania/euskara). Bidalitako xedapenen izenburuetatik xedapenaren .pdf formatuko dokumentua zabaldu ahal izango duzu, harpidetzan eskatutako hizkuntzan (gaztelania/euskara).

Egin al daitezke hainbat harpidetza batera?

Bai, pertsona berak harpidetz-profil bat baino gehiago izan ditzake, baina baldintza bakarra bete beharko da: profil bakoitzak helbide elektroniko bati atxikita egon beharko du, baina helbideak ezin du berdina izan. EHAAren DSI zerbitzuan harpidetza eginda duzun bitartean, helbide elektroniko bakoitzean, harpidetzan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten Aldizkariko xedapenen zerrenda jasoko duzu mezu bakarrean.