Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

  • EHAA
  • Logo Eusko Jaurlaritza
  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkariko datu pertsonalak ezerestea

Nola eska dezaket nire datu pertsonalak Aldizkaritik desager daitezen?

Modu egokia honako hau da: ezerezteko eskaera aurkeztea zure datu pertsonalak agertzen diren xedapenaren arduradunari, hau da, datu horiek atxikita dauden pertsonari, erakundean edo administrazio-organoan, horrek eskatu baitzuen datu horiek EHAAn argitaratzea. Praktikan, EHAAra iristen diren eskaerak izapidetu eta arduradunari helarazten zaizkio adostasuna eman dezan, ezereztu aurretik.

Formari dagokionez, formulario bat edo idazki bat igorri behar dira; hain zuzen ere, Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrean aitortutako eskubideak (atzipen, zuzentzeko, ezerezteko, aurka egiteko, tratamentuak mugatzeko, transferitzeko eta erabaki automatizatu indibidualizatuak egiteko eskubideak) baliatzeko Eredua bete daiteke, edo bestela, ezerezteko prozedurari ekiteko eskaera egiten duen idazki bat. Idazkiaren kasuan, honako datu hauek nahitaez jaso behar dira:

  • zure identifikazio-datuak, NANaren eskaneatutako kopia eta guzti, ".jpg" formatuan,
  • helbide bat, ahal dela elektronikoa, prozeduraren jakinarazpenak bidaltzeko,
  • eta zuk eskatutako ezereztearen ondorioz nolabaiteko eragina izango duten xedapenaren edo xedapenen zehaztapena, EHAAn argitaratutakoen artetik.

Dokumentazio hori Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzara igorri behar da, honako helbide elektroniko honen bitartez: Vic-Secregob@euskadi.eus; edo Zuzenean herritarrentzako zerbitzuaren bitartez.

Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, datuak zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea, baita datuetan sartzeko eta datuen aurka egiteko eskubidea ere, Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea garatzen duen urriaren 18ko 308/2005 Dekretuaren 9. artikuluan xedatuta daude.