Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2020ko azaroaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4986

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 6koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioren zuzendariarena, zeinaren bidez segurtasun industrialaren ekainaren 30eko 81/2020 Dekretuan bilduriko erantzukizunpeko adierazpenen eta komunikazioen ereduak onartu eta argitaratu baitira.

81/2020 Dekretua, ekainaren 30ekoa, segurtasun industrialarena, 2020ko uztailaren 14ko EHAAn (137. zenbakia) argitaratu zen. Xedapen horren 5. artikuluak hauxe dauka aurreikusita bigarren apartatuan: «Zuzendaritza eskudunak 8. eta 9. artikuluetan, hurrenez hurren, aurrikusitako jakinarazpenen eta erantzukizunpeko adierazpenen ereduak argitaratuko ditu».

Eredu horien edukia eta egitura, aipatutako 5., 8. eta 9. artikuluetan ez ezik, 81/2020 Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarrian ere arautzen dira. Xedapen horrek, ondorio horietarako, honako hau aurreikusten du lehen atalean:

«Gaiaren arabera eskumena duen zuzendaritzako titularraren ebazpen bidez onartutako erantzukizunpeko adierazpenen eta komunikazioen ereduek eduki eta egitura jakin bat izan beharko dute, eta eredu horietan, gutxienez, instalazio eta jardueraren titularrari, agente kolaboratzailearen jarduleari, ordezkaritza-ahalmena baliatzeko eskubideari eta aipatzen den instalazioak edo jarduerak dituen alderdi teknikoei buruzko datuak jaso beharko dira. Era berean, lege- edo erregelamendu-mailako aurreikuspenetan oinarritutako gainerako datuak ere jaso beharko dira».

Bestalde, aipatutako preskripzioen arabera egin eta onartutako ereduak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira, Zazpigarren Xedapen Gehigarriak berak 3. atalean agintzen duen moduan.

Aurreikuspen horietan ezarritakoaren esparruan, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 13.1 artikuluak, segurtasun industrialaren ekainaren 30eko 81/2020 Dekretuaren 5.2. artikuluari dagokionez, organo honi esleitzen dizkion eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpenen ereduak onartzea, eta horien aurka egiten duten guztiak indargabetzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen bidez onartutako erantzukizunpeko adierazpenen ereduak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Jakinaraztea ebazpen honek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 6a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioren zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala