Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2020ko azaroaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

GIPUZKOAKO AUZITEGIETAKO PROKURADOREEN ELKARGOA
4655

IRAGARKIA, Gipuzkoako Prokuradoreen Elkargo Prestuaren Estatutua aldatzeko proiektuari dagokionez informazio publikoaren eta zuzenketen izapidea irekitzen duena.

Gipuzkoako Prokuradoreen Elkargo Prestuaren Gobernu Batzordeak, 2020ko irailaren 23ko bilkuran, erabaki zuen Elkargoaren Estatutuak aldatzeko proiektuaren informazio publikoaren izapidea irekitzea, hilabetez. Honako hau argitaratzen denetik hilabeteko epean, elkargokideek testuaren zuzenketak aurkez ditzakete, Elkargoaren helbide elektroniko honetara mezua bidaliz: secretaria@procuradoresgipuzkoa.net

Estatutuak aldatzeko proiektuaren testu osoa interesdunen eskura dago Elkargoaren Donostiako egoitzan (Kalkutako Teresa plaza 1 - Epaitegietako solairuartea, 20012 Donostia-San Sebastian) eta Elkargoaren webgunean (www.procuradoresgipuzkoa.net).

Donostia, 2020ko irailaren 23a.

Dekanoa,

PABLO JIMÉNEZ GÓMEZ.


Azterketa dokumentala