Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2020ko azaroaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
4634

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: 2020ko irailaren 11ko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetako karrerako funtzionarioak izendatzen baitira (Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko, 2018ko otsailaren 26ko eta 2019ko martxoaren 1eko aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2020ko irailaren 11ko Aginduan (2020ko irailaren 21eko EHAA, 186. zk.), zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetako karrerako funtzionarioak izendatzen baitira (Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko, 2018ko otsailaren 26ko eta 2019ko martxoaren 1eko aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

IV. eranskinean, 2020/3762 (49/28) orrialdean,

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala