Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2020ko martxoaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1700

EDIKTUA, ukaitzaren/edukitzaren babes sumario bati buruz bideratutako 1145/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: hitzezko judizioa; ukaitzaren edo edukitzaren babes sumarioko 1145/2019 prozedura.

Gaia: edukitzaren babes sumarioa.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Xabier Nuñez Irueta.

Judizio horretan, epaia eman zen 2020-02-24an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Ahmed Chawiki Mehani, Bilboko Parroco Unceta kaleko 27ko 2. eskuinaren okupatzaile ezezagunak eta Benamar Ali demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Bilbao, 2020ko otsailaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala