Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2020ko urtarrilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA
118

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 5ekoa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, Datuak Babesteko Sarien VII. Edizioko pertsona eta entitate sarituen zerrenda argitaratzen duena.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren 2019ko otsailaren 26ko Ebazpenaren bidez deitu zen Datu Pertsonalak Babesteko Sarien VII. Edizioa.

Epaimahaiak 2019ko abenduaren 4an egindako bileran eztabaidatu eta ebatzi zituen sariak, deialdiaren 10. oinarrian xedatutakoaren arabera. Guzti horrekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Datuak Babesteko Sarien VII. Edizioko pertsona eta entitate sarituen zerrenda argitaratzea, ondoko modalitate hauetan:

– Saria Datu Babesaren Arloko Ibilbide Profesionalari: Mar España Martí andrea.

– Saria Datu Babesaren Ikerkuntza Arloan:

María Mitjans Serveto andrea, honako lanagatik: «Ejerciendo los derechos del interesado en el RGPD: investigación empírica sobre el derecho a la explicación de los sistemas de recomendación de noticias».

Accesita: Alejandro Zapatero Gasco jauna, honako doktoretza-tesiagatik: «El intercambio internacional de información tributaria y su injerencia en los derechos de los obligados tributarios».

– Saria Datu Babesaren Komunikazio eta Sormenaren Arloan: hutsik.

– Saria Datu Babesaren Arloko Jardunbide Onenei: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web-orrian argitaratzeko agintzea, eta ebazpena jakinaraztea pertsona eta entitate interesdunei.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 5a.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria,

MARGARITA URÍA ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala