Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2019ko azaroaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5171

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Lan eta Gizarte Segurantzako Arabako lurralde-ordezkariaren 2019ko irailaren 30eko Ebazpena, 01/2019/79 espedienteari dagokiona.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Lurralde-ordezkariaren ebazpen baten bidez bukatu da espediente hori, I1201900015076 arau-haustearen akta dela-eta Tramame SA (IFZ: A04903001) enpresari ireki zitzaiona. Ebazpen horretan, arau-haustearen aktan jasotako proposamena baiesten da, eta, beraz, enpresari 1.250,00 euroko zehapena ezartzen zaio, Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluaren aurkako arau-hauste larri bat egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).

Enpresa horri jakinarazten zaio ebazpen horrek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako enpresak ez badu gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2019-12-30a izango da, eta, ordaintzeko, datu hauek behar dira:

Diru-bilketarako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.

Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.

Erreferentzia: 0119007900217.

Identifikazioa: 301219.

Zenbatekoa: 1.250,00 euro.

Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuta (212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzen duena).

Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 30a.

Lan eta Gizarte Segurantzako Arabako lurralde-ordezkaria,

CARMEN DE CELIS CUEVAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, bien común