Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2019ko azaroaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5152

172/2019 DEKRETUA, azaroaren 5ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua.

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioei eta lan-kontratuko langileei gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu horretan aldaketak egin dira. Izan ere, ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez aldatu egin dira Analisi Funtzionalen prozesuaren ondorioz funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzeko den irailaren 8ko 166/2015 Dekretuaren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko lanpostuen zerrenda onartzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko den abuztuaren 29ko 131/2019 Dekretuaren bidez, Salburuko Tokiko Enplegu Bulegoa sortzen da Gasteizen.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2019ko irailaren 26ko Ebazpenaren bidez, berresleipen-prozedura batean berriro esleituko diren pertsonen eta lanpostuen behin betiko zerrenda onartu da. Prozedura hori 2019ko uztailaren 19ko Ebazpenean ezarritako oinarriei jarraikiz egin da, Gasteizen tokiko enplegu-bulego berri baten irekierarekin lotuta (Salburuko TEB).

Lanpostuen zerrendak aldatzen dituen Dekretu honen bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoak Gasteizen dituen tokiko enplegu-bulegoen plantilla birbanatzen da, gaur egun dauden lau tokiko enplegu-bulegoen artean: Salburua, Zabalgana (ireki berria, Txagorritxuko Tokiko Enplegu Bulegoaren ordez), Zaramaga (ireki berria, San Martin auzoko Tokiko Enplegu Bulegoaren ordez) eta Zumakera.

Administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.

Horrenbestez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko azaroaren 5eko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Aldaketa horiek dekretu honen I., II. eta III. eranskinetan daude jasota, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretua aldatu zuen ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez onartu ziren.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Lanbideko zuzendari nagusiaren 2019ko irailaren 26ko Ebazpenaren bidez egindako lanpostu-berresleipenek eragin ditzaketen ondorioek, Salburuan (Vitoria-Gasteiz) ireki berri den tokiko enplegu-bulegoarekin lotuta daudenek eta I. eranskinean zerrendatuta daudenek, 2019ko urriaren 11etik aurrerako atzeraeragina izango dute.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Txagorritxuko (Vitoria-Gasteiz) Tokiko Enplegu Bulegoko lanpostuak Zabalganan (Vitoria-Gasteiz) ireki berri den tokiko enplegu bulegora berresleitzeak eragin ditzakeen ondorioek, II. eranskinean zerrendatuta daudenek, 2019ko urriaren 25etik aurrerako atzeraeragina izango dute.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

San Martin auzoko (Vitoria-Gasteiz) Tokiko Enplegu Bulegoko lanpostuak Zaramagan (Vitoria-Gasteiz) ireki berri den Tokiko Enplegu Bulegora berresleitzeak eragin ditzakeen ondorioak, III. eranskinean zerrendatuta daudenak, 2019ko azaroaren 8rako utziko dira.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 5a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, bien común