Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2019ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1502

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1081/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1081/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Felix Estrada Álava

Demandatua: Puertas Uritiasolo S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, 68/2019 epaia eman da 2019-03-08an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Felix Estrada Álavak aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, Puertas Uritiasolo kondenatzen dut Felix Estrada Álavari bostehun (500) euro ordaintzera, epai honetako kontzeptuak direla eta.

Puertas Uritiasolo kondenatzen dut, halaber, zenbateko horrek sortutako legezko interesak, demanda aurkeztu zen egunetik aurrerakoak, ordaintzera Felix Estrada Álavari.

Ez da ezartzen kondenarik, prozeduran sortutako kostuei buruzkorik.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Puertas Uritiasolo SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala