Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2019ko otsailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1024

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearen 2019ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, gora jotzeko errekurtso bat ebazten duena.

Ahalegina egin dugu aipatutako ebazpena interesdunari jakinarazteko, eta lortu ez dugunez, iragarki hau argitaratzen dugu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Iragarki hau jendaurrean jartzen da interesduna (eranskinean jasota dagoena) jakinaren gainean jartzeko, banakako jakinarazpentzat hartu behar baitu, honako ohartarazpen hau kontuan hartuta:

15 egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aipatutako ebazpena Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle-ikertzaileen Zerbitzuan jasotzeko, jendaurreko ordutegian.

Leioa, 2019ko otsailaren 15a.

Errektorea.
E (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala