Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2019ko otsailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1023

EDIKTUA, 2019ko otsailaren 18koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena (9518 kodea), zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren 95518 Zehazpen Ebazpena.

Ezinezkoa izan da prozedura horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan.

Halaber, interesdunei jakinarazten zaie Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan eskura dezaketela aipatutako ebazpenaren testu osoa.

Zehatutako enpresari ohartarazten zaio, halaber, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diola Eusko Jaurlaritzako Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean.

Eranskinean aipatutako interesduna/k jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 18a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala